Prentsa Aretoa

2023/09/21

Haurreskolen Partzuergoa bultzatu eta indartzeko Jaurlaritzaren konpromisoa azpimarratu du EAJ-PNVk

Alaitz Zabala legebiltzarkidearen arabera, Eusko Jaurlaritza "konprometituta eta lanean" dago Haur Hezkuntzako zikloari berebiziko garrantzia emateko. "2023-24 ikasturtetik aurrera doakoa da, hezkuntza-arretaren kalitatea eta familientzako asistentzia-funtzioa hobetuz, familia eta lana uztartzen laguntzeko"

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

EAJ-PNVko legebiltzarkide Alaitz Zabalak nabarmendu du Eusko Jaurlaritzak konpromisoa hartu duela Haurreskolen Partzuergoa bultzatzeko eta indartzeko. Partzuergoak garrantzi handia ematen dio Haur Hezkuntzako zikloari (0 eta 3 urte bitarteko etapa), 2023-2024 ikasturtetik aurrera doakoa baita eta hezkuntza-arretaren kalitatea eta familien asistentzia-funtzioa hobetuko du, familia eta lana uztartzen laguntzeko. "Beharrezkoa da hezkuntza etengabe hobetzea, gizartearekin politika publikoak eraldatzen, berritzen eta egokitzen joan behar delako, baina perspektiba galdu gabe. Urratsez urrats, aurrera. Ahal den neurrian irtenbide berriak bilatzen eta ematen ", ziurtatu du.

Ildo horretan, legebiltzarkide jeltzaleak adierazi du lanean jarraitu behar dela, inplikatutako eragileekin koordinatuta, haur-hezkuntzako lehen zikloari dagokionez eskainitako zerbitzua etengabe hobetzeko, udal haur-eskolak pixkanaka doakoak izango direla bermatzeko. "Azpimarratu nahi dugu Eusko Jaurlaritzak lehenago ere lan egin duela eta orain eragileekin lan egiten jarraitzen duela, besteak beste, udal haurreskoletako udalekin, 2022-2023 ikasturtean plaza okupatu bakoitzaren %60 finantzatu zitzaielarik", esan du.

Hala, Zabalak nabarmendu du EAJ-PNVk Haur Hezkuntzako eskaintza publikoa doakoa izan dadin lortzeko apustua egiten duela, Partzuergoaren barruan Haurreskolen oraina eta etorkizuna aztertzeko inplikatuta dauden eragile guztiekin batera lan eginez, "kalitatezko zerbitzu, doakoa eta unibertsala eskaintzen jarraitzeko. Hori guztia egin ahal izateko, ezinbestekoa da finantzaketa, Haurreskolen Partzuergorako aurrekontua eta udal haurreskolen finantzaketa onartzea ", ziurtatu du.