Prentsa Aretoa
2023/09/12
Iñigo Iturratek EAJ-PNVk Eusko Legebiltzarrean akordioak lortzeko duen gaitasuna aldarrikatu du: “Legegintzaldi honetan zerbait gertatu ez bada, Jaurlaritzaren arrabola izan da”
Legebiltzar talde jeltzaleko koordinatzaileak azken hiru urteetan Gasteizko Ganberan egindako “lege-ekoizpena” goraipatu du, eta Hezkuntza bezalako lege garrantzitsuetan “akordio zabala” lortzea espero du
Iñigo Iturratek EAJ-PNV taldeak Eusko Legebiltzarrean akordioak lortzeko duen gaitasuna aldarrikatu du gaur goizean. “Legegintzaldi honetan zerbait gertatu ez bada, Gobernuaren arrabola izan da”, adierazi du legebiltzarkide jeltzaleak Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan. Azken hiru urteetan, izan ere, lege-ekoizpena “oso garrantzitsua” izan da, eta akordioak EAJ-PNVk eta PSEk osatutako Jaurlaritzatik haratago joan dira. “Gehiengo osoa dugu Ganberan, baina lege gehienak oposizioko talde baten edo gehiagoren laguntzarekin onartu dira. Horrek erakusten du, zalantzarik gabe, Eusko Jaurlaritzaren, lehendakariaren eta talde-parlamentarioen borondatea. Hasieratik esan genuen elkar ulertzea sustatuko genuela, eta hala izan da”, nabarmendu duenez.
Horrela, EAJ-PNVren formula berdina izango da legegintzaldia amaitzeko falta diren hilabeteetan. “Onartu beharreko lege oso garrantzitsuak ditugu, eta horretarako aplikatu behar gara. Lege horietako batzuk, gainera, herrialdearen egituratzaileak izango dira. Esate baterako, Hezkuntza, Enplegu, Energia eta Klima Aldaketa, Haurren, Memoria Historikoarena…”.
Ekimen garrantzitsuenetako bat, zalantzarik gabe, Hezkuntza Legea onartzea izango da. Zentzu horretan, Iñigo Iturratek “akordio zabala lortzea” espero du. “Lege hori gehiengo garrantzitsu batek berretsiko du. Oinarrizko lege bat da, Hezkuntza Itunean lortutako akordioan oinarritu dena, ibilbide luzea izan behar duena eta gure hezkuntza sistema osoari egonkortasuna eskaintzeko ardura izango duena”.
Politika orokorreko eztabaida Legebiltzarrean
Ostegun honetan, Iñigo Urkullu Lehendakaria izango da Politika Orokorreko Eztabaidaren protagonista Gasteizko Ganberan. EAJ-PNVk "konpromisoz eta erantzukizun handiz" egingo dio aurre osoko bilkurari, eta Urkulluk Lehendakaritzan egindako 10 urteen balantzea egingo da. “Uste dut esku-hartzeak Jaurlaritzak bere programarekin eta euskal gizartearekin duen konpromisoa erakusteko balioko duela”, Iturratek azaldu duenez.
“Lehendakariak denbora darama zerbitzu publikoen garrantzia aldarrikatzen. Zerbitzu horiek eredugarriak izan dira, eta krisialdiak (COVIDa, Ukraina…) eta haien ondorio ekonomikoak jasan dituzte. Lehendakariak eta Eusko Jaurlaritzak zerbitzu publiko horiek berreskuratzeko eta mantentzeko duten konpromisoa lehentasunezkoa da”, Iturratek nabarmendu duenez.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15