Prentsa Aretoa
2023/07/11
Josune Escota, Ainhoa Santisteban, Olatz Peon eta Markel Aranburu, EAJ-PNVren ordezkari berriak Eusko Legebiltzarrean
Escota eta Santisteban bizkaitarrek Itxaso Berrojalbiz eta Leixuri Arrizabalaga ordezkatuko dituzte, Eusko Legebiltzarra utzi eta foru diputatu kargua hartu dituztenak; Peonek eta Aranburuk Irune Berasaluze Gipuzkoako foru bozeramaile berriaren lekukoa eta Maialen Gurrutxaga Elgoibarko alkatearena hartuko dute
EAJ-PNVko talde parlamentarioak lau kide berri ditu. Josune Escota eta Ainhoa Santisteban bizkaitarrak, eta Olatz Peon eta Markel Aranburu gipuzkoarrak.
Escota eta Santisteban EAJ-PNVk 2020an Bizkaian aurkeztu zuen zerrendan zeuden, eta Itxaso Berrojalbiz (Ogasun eta Finantzetako foru diputatua) eta Leixuri Arrizabalaga (Euskara, Kultura eta Kiroleko foru diputatua) ordezkatu dituzte.
Gipuzkoako zerrendan, Aranburuk Irune Berasaluze ordezkatuko du. Izan ere, Berasaluzek Eider Mendoza ordezkatu du Gobernantzan eta Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaile izendatu dute; eta Peonek Maialen Gurrutxagaren lekukoa hartuko du, aurreko udal hauteskundeetan Elgoibarko alkatetza lortu ostean.
Escota, Santisteban, Aranburu eta Peon euskal parlamentari gisa akreditatu dira dagoeneko, eta Hauteskunde Orokorren ostean karguaz jabetuko dira, Legebiltzarrean lehen ohiko osoko bilkuran.
Josune Escota Zuzenbidean lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean, eta masterra du Gatazken Kudeaketa Integralean eta Bizikidetzaren Kudeaketan. 2019tik Durangoko Udaleko zinegotzia da, eta azken udal hauteskundeen ondoren, alkateordea eta talde jeltzalearen bozeramailea da.
Ainhoa Santisteban Zuzenbidean lizentziatua da EHUn eta Musikan diplomatua, pianoan. Trapagarango udalerrian zinegotzia izan da, eta udal-bozeramaile eta alkateorde gisa jardun zuen. Kultura, Gazteria eta Kirol arloaz arduratu zen, eta, ondoren, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumen arloaz.
Markel Aranburu Zuzenbide Ekonomikoan graduatua da, Abokatutzan eta Enpresa Zuzenbidean Masterra du, eta azken urteotan kontratazio publikoko teknikari eta teknikari juridiko gisa lan egin du hainbat euskal erakundetan, hala nola, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailean eta Segurtasun Sailean. Gainera, 2021etik Gipuzkoako Batzar Nagusietako kide izan da.
Olatz Peon Gizarte Lanean diplomatua da EHUn, eta Tolosako Udal Gobernuaren buru izan da azken bi legegintzaldietan. Gainera, beste kargu batzuen artean, Peon EAJ-PNVko Gipuzko Buru Batzarraren kidea da.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Eusko Legebiltzarra
2024/10/10
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15