Prentsa Aretoa

2023/06/01

EAJ-PNVk energia berriztagarriak sustatzeko eta menpekotasuna murrizteko "akordio zabal baten" alde egiten du

Legebiltzarreko Osoko Bilkurak Lurzoruaren Legea aldatzea onartu du, autokontsumorako eguzki-plaken instalazioetarako behar diren administrazio-izapideak murrizteko. “Euskadik duen mendekotasun energetiko handiak azpiegitura posible guztiak aztertzera behartzen gaitu: txikiak baina baita handiak ere”, Unai Grajales legebiltzarkideak adierazi duenez

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Autosufizientzia energetikorantz jotzea, energia berriztagarriak garatuz. Horixe da Herri gisa ezarrita dugun helburua, eta horretarako prestatzen ari gara, energia garbiak eta horiek biltegiratzeko azpiegiturak ekoizteko proiektuak bultzatuz. Helburu horrek, Unai Grajales legebiltzarkide jeltzaleak gaurko osoko bilkuran defendatu duen bezala, guztion parte-hartzea behar du eta proiektu handi, ertain eta txikiak behar ditu. Herritarrak kontzientziatu eta inplikatu egin behar dira, beren energia sortzen eta hornitzen ere aktiboki parte har dezaten. Horregatik, oso garrantzitsua da Eusko Legebiltzarrean egin den urratsa, ia aho batez onartu baita Lurzoruaren Legea aldatzea, partikularrek beren etxebizitzetan eguzki-plakak jartzeko jasan behar dituzten “karga burokratikoak murrizteko”. Grajalesek pozik hartu du akordioa, eta deskarbonizazioaren helburu horretara hurbilduko gaituzten akordio berriak ixteko lanean jarraitzeko eskatu die gainerako taldeei. “Gaur urrats garrantzitsua eman dugu, etxeetako autokontsumorako administrazio-baldintza batzuk kenduta. Eta aurrerapausoa izanik, energia garbiez hornitzea ahalbidetuko diguten akordio guztiak bultzatzen jarraitzea dagokigu orain. Euskadin dugun mendekotasunak proiektu txikiak, ertainak eta handiak behar ditu”, adierazi du. Ildo horretan, Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren hasierako onarpenak berriztagarrien hedapenean izango duen eragin positiboa baloratu du. Alegazio-fasean dagoen tresna honek eguzki-parkeak eta parke eolikoak ezarri ahal izango diren eremuak definitzen ditu, betiere ingurumen-eskakizun guztiak betez eta kultura-ondarea, segurtasuna eta osasuna errespetatuz. “Dokumentu hau berme guztiekin behar dugu: ingurumenekoak, sozialak, kulturak eta juridikoak”. Grajalesek lehenbailehen tresna hau onartuta edukitzeko eskatu du, berriztagarrien ezarpena zehaztu eta argitzeko.