Prentsa Aretoa

2023/05/11

EAJ-PNVren ustez, funtsezkoa da I+G+Bren alde egitea, euskal ekonomia eta ongizatea bultzatu eta indartzeko

Alaitz Zabala legebiltzarkide jeltzaleak nabarmendu du beharrezkoa dela enpresa txiki eta ertainei laguntzea, dirulaguntzak babestuz eta indartuz, Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzan inbertitu dezaten eta lehiakorrak izan daitezen etorkizuneko erronkei arrakastaz aurre egin ahal izateko

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Alaitz Zabala EAJ-PNVko legebiltzarkideak funtsezkotzat jo du Ikerketa, Garapena eta Berrikuntzaren aldeko apustua egitea, euskal ekonomia bultzatu eta indartzeko helburuarekin. Horretarako, azpimarratu du beharrezkoa dela erakunde publikoek eta pribatuek emandako laguntzetan inplikatzen jarraitzea eta I+G+Bko inbertsioak handitzea, Europako batez bestekoarekin bat egiteko.

Horrela, ordezkari jeltzaleak ekoizpen-sarearen garrantzia eta enpresa txiki eta ertainei laguntza emateko beharra azpimarratu ditu, dirulaguntzak babestuz eta indartuz, horiek atzean gera ez daitezen, eta I+G+Bn inberti dezaten, eta lehiakorrak izan daitezen etorkizuneko erronkei arrakastaz aurre egiteko. "Euskal produkzio-sarearen ehuneko handi bat ETEak dira, eta horiei lagundu behar diegu merkatuan lehiakorrak izateko gaitasun teknologikoak indartzen. Berrikuntza teknologikoa eta ez-teknologikoa prozesuetan integratzeko programak bultzatu behar dira, eta enpresen berrikuntzari laguntzeko programak indartu ", esan du.

Legebiltzarkide jeltzaleak nabarmendu du lotura estua dagoela herrialde baten baliabideen eta lehiakortasunaren eta I+G+Bko inbertsioen artean, herrialde batek ikerketan, garapenean eta berrikuntzan egiten duen inbertsioa herrialdearen ongizate-mailarekiko zuzenki proportzionala izan daitekeelako. "Zenbat eta inbertsio handiagoa I+G+Bn, ongizate-maila handiagoa. Horregatik, uste dugu Ikerketa eta Garapeneko inbertsio oro garrantzitsua dela edozein ekonomiarentzat, ezagutza, berrikuntza eta enplegu berria sortzeko aukera ematen duela, eta ezinbestekoak direla herrialde baten garapenerako eta egonkortasunerako ", esan du.

Ildo horretan, herrialde egonkorragoa eta garatuagoa izateko helburuarekin, ordezkari jeltzaleak adierazi du I+G+Bko inbertsioen onurak lortzeko funtsezkoa dela plangintza on bat egitea, arriskurik ez sortzeko eta inbertsio horiek euskal herritarren ekonomian eta ongizatean sortzen duten inpaktuari garrantzia emateko. Hala, Zabalak EH Bilduri eskatu dio “herrialdearen helburua” – I+G+Bko inbertsioa BPGren %3ra heltzea – herrialde mailako akordioetan gauzatu behar dela, eta, horretarako, EAEko aurrekontuak urtez urte babesteko eskatu dio talde honi. "Herriaren helburu gisa ondo dago, baina inbertsio hori arriskutsua izan daitekeela jakinda. I+G+Bko inbertsioa ez da beti arrakastarekiko zuzenki proportzionala, eta kontuan hartu behar dugu", adierazi du.