Prentsa Aretoa
2023/05/04
EAJ-PNVk erabat arbuiatu du Espainiako Etxebizitza Legea, “zalantzarik gabe Euskadiko eskumen esklusiboak inbaditzen dituelako”
Irune Berasaluze legebiltzarkide jeltzalearen ustez, lege horrek "atzera egiten du, lerrokatu eta, bide batez, berriro zentralizatu egiten ditu" etxebizitza-politikak, Sanchez presidenteak esan zuen bezala
Espainiako etxebizitza-legea egoki plikatzeko neurriei buruzko zuzenketa
ENMIENDA - ENMENDAKINA - 2023/05/04
EAJ-PNVko legebiltzarkide Irune Berasaluzek ezezko biribila eman dio Espainiako Etxebizitzaren Legeari, zalantzarik gabe Euskadik etxebizitzan dituen eskumen esklusiboak urratzen dituelako, arlo horretan eskumena duten euskal erakundeen, Eusko Jaurlaritza eta udalak, jarduteko tartea murriztuz.
Hala, ordezkari jeltzaleak uste du lege horrek "atzera egiten duela, lerrokatu, eta bide batez, etxebizitza-politikak berriro zentralizatzen dituela", Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak esan zuen bezala, autonomia erkidego guztiek legea bete beharko dutela. "Ez gaude prest birzentralizazio kamuflatu horretarako, neurri batzuk gutxi gorabehera eztabaidagarriak baitira, baina, batez ere, ez dugulako onartuko gure eskumen-eremua inbaditzea”, esan du.
Berasaluzek ziurtatu duenez, azken hamarkadetan Euskadin planifikatu eta garatu diren etxebizitza-politikak -2015ean, besteak beste, Etxebizitzarako Eskubide Subjektiboa onartzen da, Espainiako legeak jasotzen ez duena– aurrerakoienak dira, Estatu osoan dagoen etxebizitza-politika garatuena aintzat hartuta, eta eredugarria da erkidego gehienetan. "Euskadiko etxebizitza-politika bultzatzen 40 urte baino gehiago daramatzagu, bide luzea egin dugu eta hobetzeko helburuarekin beti; eta hobetzen jarraitu behar dugu", esan du.
Ildo horretan, ordezkari jeltzaleak azpimarratu du euskal eskumenek eragin erabakigarria dutela politika publikoen kalitatean, autogobernu gehiago izateak esan nahi duelako politika publikoen kalitate handiagoa, zerbitzu publikoen kalitate handiagoa eta, beraz, pertsonen ongizate handiagoa. Hori dela eta, Berasaluzek berretsi du bermatu egin behar dela lege horrek ez duela inolako eraginik Euskadiren eskumen esklusiboen eremuan, Eusko Jaurlaritzak etxebizitzaren arloko eskumen esklusiboaren eremutik Espainiako legea sakon aztertu ondoren. “Bermatu behar da lege horrek ez duela inolako eraginik gure eskumen esklusiboen eremuan. Ondoren, azterketa juridikoa egin ondoren, hartu beharreko neurriak edo aplikatzekoak diren neurriak hartu beharko lirateke, hala badagokio”, esan du.
Azkenik, legebiltzarkide jeltzaleak EH Bilduri aurpegiratu dio Madrilen Espainiako Etxebizitza Legearen aldeko jarrera izatea, eskumen gehiagorik emango ez digula ziurtatuz. "Guri Gernikako Estatutuak ematen dizkigu eskumenak, eta, kasu honetan, badugu transferentzia hori. Horregatik, EAJ-PNVk Madrilen defendatuko du, edozein dela ere esleituta daukaguna. Euskal herritarrei azaldu beharko liekete zergatik defendatzen duten Madrilen gauza bat eta Euskadin beste bat. EH Bilduk gure autogobernuan eta nazio eraikuntzan sinesten badu, gure eskumenak defendatu beharko lituzkete”, amaitu du Berasaluzek.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15