Prentsa Aretoa
2023/04/25
EAJ-PNVk “adostasun politiko zabala” eskatu du Hezkuntza Lege berrian, euskal hezkuntza-sistemaren etorkizuna “bermatu eta sendotzeko”
Leixuri Arrizabalaga legebiltzarkide jeltzalearen ustez, Eusko Jaurlaritzak lege-proiektua onartu izana “albiste ona” da, eta “gure seme-alabei ahalik eta heziketarik onena eta bermerik handienarekin eskaintzeko” erronka nabarmendu du
EAJ-PNVko legebiltzarkide Leixuri Arrizabalagak “adostasun politiko zabala” eskatu du, astearte honetan Gobernu Kontseiluak Hezkuntzari buruzko Lege Proiektua onartu izana “albiste ona” dela iritzita. Ildo horretan, etorkizuneko euskal hezkuntzaren legearen erronka nagusia euskal ikasleei eta, oro har, euskal gizarteari ahalik eta hezkuntza onena eskaintzea dela azpimarratu du ordezkari jeltzaleak. “Gure seme-alabei ahalik eta tresnarik onenak eman behar dizkiegu, beren bizitzari, helduaroari, berme guztiekin aurre egin ahal izan diezaioten”, esan du.
Eta, horretarako, Arrizabalagak adierazi du Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politikoek “laguntza eman” beharko luketela, “guztion artean” bermatu eta finkatu dadin “2050. urtera arte lagunduko digun” hezkuntza lege berri bat. EAJ-PNVko legebiltzarkideak eskerrak eman nahi izan dizkie Eusko Legebiltzarrean agerraldia egin duten hezkuntzako eragile, kolektibo eta pertsona guztiei, hezkuntza-itunaren inguruko hausnarketak aztertu eta azaltzeko. “Lege-proiektu honek Parlamentuaren DNA dauka. 2022ko apirilaren 7ko akordioak eta Legebiltzarreko ponentziak, 100 adituren parte-hartzearekin, legegintzako testuaren bizkarrezurra zehaztu dute. Uste dut, benetan, talde parlamentariook maila eman dugula Eusko Legebiltzarreko ordezkarien %90ek babestutako akordio historiko batekin”, esan du.
Gobernu Kontseiluak onartu ondoren, lege-proiektua Eusko Legebiltzarrera bidaliko da, izapidetzeko, eta bertan aztertuko dira testuan egin daitezkeen hobekuntzak. “Orain arte egin dugun bezala, guztion eskuzabaltasunez, helburu komun baten inguruan lanean jarraitzea eskatzen diegu taldeei: ikasleentzako eta familientzako hezkuntza hobetzea”, amaitu du Arrizabalagak.
Hezkuntza inklusiboa, ekitatiboa eta kalitatezkoa
Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publikoa arautzen duen lege berria 1993ko Eskola Publikoaren Legea ordezkatzeko iritsiko da, eta, beraz, garai berriekin bat datorren beharrezko lege bat onartzea da.
Lege-proiektuak eskola inklusiboa, ekitatiboa eta kalitatezkoa defendatzen du, bizikidetza positiboa, aukera-berdintasuna eta aniztasunarekiko errespetua ardatz dituena. Euskara irakas-hizkuntza izanik, ikastetxeen autonomia indartzearen eta irakasleak ahalduntzearen aldeko apustua egiten du.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15