Prentsa Aretoa

2023/04/20

EAJ-PNVk Korridore Atlantikoa behin betiko bultzatzeko Urkullu Lehendakariaren estrategia defendatu du

Ainara Zelaia legebiltzarkide jeltzalearen ustez, Lehendakariak ardatz atlantikoan duen lidergoa, ordezkatzen dituen herritarren interesen defentsan, inguruko erkidegoek eta Europak berak baliozkotu dutela, adostasuna sortuz, eta “Euskadiren lehiakortasun ekonomikoa eta garapen soziala” hobetzeko lanean jarraitzen duela

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Ainara Zelaia EAJ-PNVko legebiltzarkideak Iñigo Urkullu lehendakariak Galizia, Asturias eta Kantabriako Autonomia Erkidegoetako presidenteekin batera martxoaren 13an Gasteizen deitu zuen goi-bileraren ondorioak partekatu ditu, eta, aldi berean, Lehendakariak berak abiadura handiko korridore atlantikoa behin betiko bultzatzeko duen estrategia defendatu du.

Ordezkari jeltzaleak ostegun honetako osoko bilkuran adierazi duenez, Urkullu lehendakariak eskubide osoa du presio legitimoa eta demokratikoa egiteko, dagokion tokian, ordezkatzen dituen herritarren interesak defendatzeko. “Euskadiren berezko lekua ardatz atlantikoaren motorra izatea izan da beti, eta, beraz, oraingoan ere, lidergo natural hori gauzatzen ari da, hain zuzen ere, ardatz honen barruan dauden lurraldeetako biztanleen interesen mesedetan” esan du.

Ildo horretan, Zelaiak nabarmendu du konektibitateak garrantzi handia duela eskualde baten garapen ekonomiko eta sozialean, bai eta gure lurraldeko lehiakortasun ekonomikoa mantentzean eta hobetzean ere. “Lehiakortasun ekonomikoa eta garapen soziala, non Eusko Jaurlaritzak egunez egun lanean jarraitzen duen bere eskumenen esparruan”.

Legebiltzarkide jeltzaleak adierazi duenez, Frantziako Estatuak eta Espainiakoak hartutako konpromisoak atzeratzea edo ez betetzea Urkulluren Gobernua arlo horretan garatzen ari den politikak baldintzatzen ari da. Horren aurrean, “beharrezko ahalegin guztiak egiten jarraitu behar dugu, adostasunak bilatzen jarraitu, dagokion presioa egiten jarraitu, eta motorra izaten jarraitu eta ardatz atlantikoaren garapena gidatu, gure lehiakortasuna arriskuan dagoelako”, defendatu du.