Prentsa Aretoa

2023/04/04

EAJ-PNVk Arturo Espejori emandako aszensoa gaitzetsi du, Mikel Zabalza auzian izandako loturagatik

Iñigo Iturrate jeltzalearen ustez, “zoritxarrez”, Estatu indarkeriaren egileei emandako beste “kondekorazio” eta “errekonozimendu” bat da, “biktimak umiliatu, iraindu eta birbiktimizatzen dituena”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Euzko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos-IU talde parlamentarioek adierazpen bateratu bat sinatu dute astearte honetan Eusko Legebiltzarrean, hurrengoa salatzeko, Defentsa Ministerioak eta Barne Ministerioak Arturo Espejo Valerori emandako Teniente Jeneralaren aszensoa eta Guardia Zibilaren Buruzagitzako Laguntza Aginteko buru izendatzea, hurrenez hurren, Mikel Zabalza kasuarekin lotuta egonik.

EAJ-PNVren talde parlamentarioko koordinatzailearen ustez, beharrezkoa da Espainiako Gobernuak erantzutea, talde jeltzaleak Diputatuen Kongresuan eskatu duen bezala, “ea tortura-kasu batean inplikatuta dagoen eta errugabe baten bizitzarekin amaitu zuenak, merezi dituen aszensoak eta kondekorazioak”. “Ez da lizitoa Zabalzaren zaindari izan zirenek, gertatutakoaren bertsio ofiziala eman zutenek eta gezurrezkoa dela frogatu dena, estatu baten segurtasun-indar batek izan beharko lituzkeen balioak pertsonifikatzea”, esan du.

Mikel Zabalza Garate, 12/2016 Legearen bidez, Intxaurrondoko Guardia Zibilaren kuartelean atxilotuta zegoela sufritutako torturengatik, bizitzeko eskubidearen urraketaren biktima izan zela aitortu zen ofizialki, Gobernu Zentralak izandako bertsio ofizialaren sinesgarritasuna kolokan utziz.

“Zoritxarrez”, -irakurri du Iturratek adierazpenaren puntu batean-, “Estatuko indarkeriaren egileei emandako aszensoen, kondekorazioen eta sarien beste kasu bat da hau; konstatatzen dugunez, honek beraien biktimak umiliatu, iraindu eta birbiktimizatu egiten ditu. Alderdi sinatzaileok helarazi nahi diegu Estatuaren biktimei gure babesa eta aitortza eta erreparaziorako dituzten eskubideei gure errespetua”.