Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2022/11/24

EAJ-PNVk bermatzen du euskal erakundeek garraiorako hobarien %50 finantzatuko dutela, baina Madrili bere zatia, %30, bere gain hartzeko eskatzen dio

Irune Berasaluze legebiltzarkideak ziurtatu du Espainiako Gobernuak uko egin dion zatiaren ardura Euskadik hartu behar badu, “egin egingo duela, eta beharrezko finantzaketa bilatuko da”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

EAJ-PNVk berretsi egin du euskal erakundeek garraio publikoari %20ko hobaria ematen jarraitzeko konpromisoa dutela, baina Espainiako Gobernuak uko egiten badio, Euskadik bere gain hartu behar badu, “egin egingo duela”. Irune Berasaluze legebiltzarkide jeltzaleak gogorarazi du deskontuak izan zirela Espainiako Gobernuak ekainean Errusiak Ukrainan egindako inbasioaren ondorioak arintzeko martxan jarri zituen neurrietako bat. %30eko hobaria Euskadik osatu du, %50era iritsi arte. Baina, Espainiak laguntza horiek hurrengo ekitaldian luzatzeari uko egin dion bitartean, euskal erakundeek interesa agertu dute laguntza horiei dagokien zatian eusteko. Nolanahi ere, Berasaluzek adierazi duenez, “euskal erakundeek %50aren ardura hartu behar badute, eta neurri hori onartzen bada, onartu eta laguntza horiek ordaintzeko beharrezko finantzaketa bilatuko da”.

EAJ-PNVko ordezkariak sozialistei eta moreei aurpegiratu die Sanchezen Gobernua osatzen duten alderdiak izanik bertan presiorik egin ez izana eta hobariek jarraitzea eskatu ez izana. “Egia da eskumena gurea dela, baina garraio publikoa diruz laguntzeko erabakia Madrilen hartu zen, eta PSE-EE eta Elkarrekin Podemos izanik Espainiako Gobernua osatzen duten bi alderdiek han eskatu beharko lukete gaur hemen eskatzen dutena. Bidea erraztu dezatela, euskal erakundeak %20ko konpromisoa betetzeko prest daudelako”. Bersaluzek gogorarazi die nola estatuko aurrekontu orokorren negoziazioan EAJ-PNVk zuzenketa bat aurkeztu zuen Estatuari eskatzeko %30eko deskontua mantentzeko 2023ko abendura arte. “Zuek atzera bota zenuten zuzenketa hori, eta aurrekontuak ez du horretarako partidarik jasotzen. Denok gaude ados laguntza horiei eusteko beharrarekin, baina finantzaketan ez gaude ados. Alde bakoitzak bere konpromisoari eustea defendatzen dugu, eta, bereziki, konpromiso hori sustatu zuen erakundeari: Espainiako Gobernuari”. Nolanahi ere, talde jeltzaleak ziurtatu du azkenean Euskadik hobari guztien ardura hartzeko ebazpena onartzen bada, bete egingo dela eta baliabideak jarriko direla. Kalkuluen arabera, 72 milioi euro inguruko partida izango da.

Eztabaidan zehar, Berasaluzek zalantzan jarri du euskal sozialisten diskurtsoaren inkoherentzia, izan ere, urriaren 6an antzeko ekimen bat eztabaidatu zen eta orduko eta gaurko argudioak aldatu egin dira. “Zuk, Corcuera andrea, duela hilabete eta erdi esan zenuen diruaz hitz egiten dugunean ikusi egin behar dela nork ordaintzen duen eta nola ordaintzen den erronda. Erabaki jakin batzuk hartzen diren foroak errespetatu behar direla ere esan zenuen, eta gai horiei buruz Legebiltzarrean eztabaidatzea desleialtasun instituzionala zen ala ez galdetu zenuen. Gaur zure hitzaldia beste bat izan da. Ez diozue Espainiako Gobernuari eskatu 2023an bere ekarpenari eusteko, baina bai Euskadiko erakundeei”, amaitu du.

Gaur Osoko Bilkuran eztabaidatu den eta Eusko Jaurlaritzari garraio publikoaren %50eko deskontuak 2023ra luzatzeko eskatzen dion proposamenak alderdi guztien babesa izan du, baita EAJ-PNVren baiezko botoarena ere, eta Pedro Sanchezi dagokion beherapena bere gain hartzen jarraitzeko eskatu dio.