Prentsa Aretoa
2022/09/08
EAJ-PNV pozik agertu da Kirolari buruzko Lege berrian EH Bildurekin lortutako akordioagatik, “bizitza osasungarri baten helburua indartzen duelako”
Arauak 1998tik indarrean dagoen testu bat eguneratuko du, eta, besteak beste, 0-6 urte bitarteko eskola-kirolari emango dio estaldura. “Arduraz lan egin dugu taldeekin, euskal gizartea aktiboagoa izan dadin. Bildurekin lortutako akordioak helburu hori berresten du, eta gainerako alderdiei bertan parte hartzeko deia egiten diegu. Oposizio erabilgarria beti izango da hobea kritikatzen duen alternatiba bakarra baino”, Rakel Molina legebiltzarkideak esan duenez
Rakel Molina EAJ-PNVko legebiltzarkidea pozik agertu da EH Bildurekin Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Legea onartzeko lortutako akordioagatik. Orain Ponentzian aztertzen ari diren Legeak aurrekoa berrituko du (1998koa da), eta egungo beharretara eta kirolaren arloan izandako aldaketa ugarietara egokituko da. Erreforma hori “urgentziazkotzat” jo du Molinak, bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko helburuan aurrera egin ahal izateko. “Badakigu jarduera fisikoak zer-nolako garrantzia eta onurak dituen gizartearen osasunean, aisialdian eta ongizatean. Garrantzi hori talde guztiok hartzen dugu, eta, oraingoz, EH Bildurekin akordio bat ixtea posible egin du. Arauaren espiritua eta helburuak indartzen dituen akordio positiboa”.
Legebiltzarkide jeltzaleak ituna lantzeko gonbita egin die gainerako alderdiei, ahalik eta babes handiena lortzeko. “Arduraz lan egin dugu taldeekin, euskal gizartea aktiboagoa izan dadin. Bildurekin lortutako akordioak helburu hori berresten du, eta gainerako alderdiei bertan parte hartzeko deia egiten diegu. Denbora eta bilerak egiteke ditugu, beraz negoziatzen jarraituko dugu. Oposizio erabilgarria, inplikatua eta proposamenak dituena, beti izango da hobea kritika beste aukerarik ez duen oposizioa baino”, nabarmendu du.
Molinak azpimarratu du koalizio abertzalearekin adostutako puntuak Eusko Jaurlaritzak bere aurreproiektuan proposatutako erronken eta aldaketen “norabidean doazela”, eta balioetsi egin du genero-ikuspegia, kirol inklusiboa, indarkeriaren eta arrazakeriaren aurkako borroka, administrazio publikoek 0-6 urteko tartean kirola edo eskola-kirola sustatzeko duten zeregina indartzeko sinatutakoa, aurreko arauak estaltzen ez duena.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15