Prentsa Aretoa
2022/06/27
EAJ-PNVk berme judizialak eta inkomunikazioaren amaiera eskatu ditu Pablo González kazetariarentzat
Iñaki Agirrek Gonzalezen familiari esan dio kezkatuta dagoela atxiloketa inkomunikatua neurriz kanpo erabili delako. “Ez dugu ulertzen eta ez dakigu zer figura legal dagoen Polonian kazetariak lau hilabete inkomunikatuta eman ditzan. Europan ez dugu inoiz ikusi ", salatu du
Iñaki Agirre legebiltzarkideak EAJ-PNVren kezka azaldu du Pablo Gonzalez kazetari euskaldunak bizi duen egoera dela eta. Espetxeratu zutenetik 120 egun bete direnean, Europako Gaietarako Batzordeak kazetariaren abokatua eta haren emaztea hartu ditu gaur, eta Gonzalezen egoera prozesal eta animikoari buruzko azken berriak kontatu dituzte. Ordezkari jeltzaleak berriro eskatu die Poloniako agintariei kazetariak Europako herritar gisa dagozkion berme judizial guztiak izan ahal izatea, horrela bere defentsa egin ahal izateko. "Harengiza eskubideak errespetatzeko eskatzen dugu, edozein herritarrenak bezala: familiarekin komunikatu ahal izatea eta laguntza legala izatea, besteak beste". Agirrek Gonzalezek inkomunikatuta daramatzan lau hilabeteak salatu ditu eta babesten duen legezko figuraz galdetu du. “Dena lehenbailehen argitzeko eskatzen dugu, ez baitugu ulertzen nola den posible Pablok kartzelan sartu zen lehen egunetik inkomunikatuta eramatea, eta lau hilabete igaro dira. Ez dakigu Polonian figura legalik dagoenik, baina horrelako zerbait ez dugu inoiz ikusi Europan”.
Kartzelan daramatzan lau hilabeteetan, kazetariak ez du familiaren, emaztearen eta seme-alaben bisitarik edo telefono-deirik jaso. Orain arte jaso dituen bisita bakarrak Poloniako kontsul espainiarrarenak eta bere abokatu poloniarrarenakizan dira, bere defendatzaileak oraindik ez baitu lortu. Legebiltzarkide jeltzaleak gogora ekarri du maiatzaren 26an Eusko Legebiltzarrean ia talde guztiek sinatutako adierazpena. Bertan, Gonzalezentzat “berme guztiak dituen prozedura bat” eskatzen zen, hilabete hauetan zehar jasandako eskubide-urraketak amaitzeko.
Azkenik, Agirrek kazetariaren emazteari jakinarazi dio EAJ-PNVren elkartasuna eta egoera prozesala ahalik eta lasterren argitu ahal izatea nahi duela, “zu eta zure seme-alabak bizitzen ari zareten uneak oso gogorrak direlako”.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15