Prentsa Aretoa

2022/06/03

EAJ-PNVk adierazpen bateratua sinatu du Atristain berehala espetxeratzeko dekretuaz kezkatuta dagoela adierazteko

EAJ-PNV, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos-IU talde parlamentarioek uste dute Auzitegi Gorenaren erabakia arbitrarioa dela, eta gainera, segurtasun juridiko falta sakona eragiten duela

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

EAJ-PNV, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos-IU alderdiek adierazpen bat irakurri dute Atristain auziari buruz:

"Behean sinatzen dugun taldeok errespetuz hartu genuen Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Espainiaren aurkako Atristain auzian emandako epaia, zeinaren arabera, Atristaini epaiketa justu bat izateko eskubidea urratu zitzaion, inkomunikazio erregimenaren aplikazioaren ondorioz. Sententzia horri jarraituz, Atristain aske geratu zen".

"Giza eskubideen auzitegi gorenaren epaia argia, irmoa eta derrigorrez bete beharrekoa izanik, gure harridura adierazten dugu, Auzitegi Gorenak sententzia aintzat ez hartzea erabaki duelako. Erabaki arbitrario horrek ziurgabetasun juridiko sakona sortzen du gainera".

"Gure kezka ere adierazi nahi dugu, bestelako alternatibak egonda ere, Atristain berehala espetxeratzeko agindua eman izanagatik".