Prentsa Aretoa
2021/06/23
EAJ-PNVk energia eredu berri baterantz jotzeko akordio politikoaren bidea berretsi du
Unai Grajales legebiltzarkideak EH Bildurekin lortutako akordioa baloratu du, aurreko legealdian Energiaren Euskal Ituna lortzeko hasitako lanen jarraipena defendatzeko. "Horrela, trantsizio energetikoari aurre egiteko adostasunak sendotzen ditugu", esan du
EAJ-PNVk EH Bildurekin lortutako akordioa ospatzen du, ostegun honetako osoko bilkuran Energia Trantsiziorako eta Klima Aldaketarako Legea onartzeko eta aurreko legealdian aditu talde batek Energiaren Euskal Itun bat egiteko hasitako lanei berriz ekiteko beharra defendatzeko. Gobernua babesten duten taldeek testu bat sinatu dute koalizio abertzalearekin, "Eraginkortasun energetikoa eta iturri berriztagarrien erabilera areagotzea eta bidezko trantsizioa lortzea" helburu hartuta. Dokumentu berean, Jaurlaritzari eskatzen zaio aditu-talde baten proposamena aurkez dezala, legea egiteko orduan aholkuak eman ditzan, eta Iraunkortasun Batzordeari, berriz, deskarbonizazioari buruzko ponentzia bat osa dezala.
Unai Grajales legebiltzarkidearen ustez, akordioaren bidea da Euskadin atzerapenik gabe jorratu behar den eredu energetiko berri baterako igarobidea arrakastaz gauzatzea bermatuko duena. "Duela bi urte, Legebiltzar honetan, herri itun handi baten alde lan egiteko oinarriak jarri genituen, 2050era eramango gaituena, karbono isurketen gizarte neutroa izanik. Orduan urrats handia eman genuen, eta orain ebazpen berri honekin jarraituko dugu. Orduko adostasunak indartuta atera dira orain". Grajalesek azpimarratu du akordio "politiko, instituzional eta sozialaren" garrantzia, emisio kutsatzaileen murrizketara eta energia berriztagarrien kontsumo eta ekoizpen kuoten igoerara eramango gaituzten politika publikoak diseinatzeko. "Erronka handiak dira, gauetikgoizera lortzen ez direnak. Ilusiozko erronkak eta helburuak, guztiak norabide berean bagoaz. Trantsizio energetikoa adostasunetik egin behar dugu", adierazi du. Grajalesekgainerako taldeei eskatu die lankidetzaren eta elkarlanaren bide horretan sakontzen jarraitzeko.
EAJ-PNVren ordezkariak adierazi du trantsizio energetikoa etorkizuneko lehentasunetako eta gakoetako bat dela, ez soilik Euskadirentzat, baita Europa osoarentzat ere, eta horregatik "aitzindari" izan behar dugula garapen iraunkorrarekiko, ingurumenaren zaintzarekiko, mugikortasun adimendunarekiko eta klima-aldaketaren aurkako estrategiarekiko konpromisoan. Abangoardiaren zentzu horretan, Grajalesek etorkizuneko Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Legea kokatzen du. Arau-esparru berri horrek "anbizio handiagoa" emango digu bi helburu garrantzitsu lortzeko: 2050ean berotegi-efektuko gasen emisioaren neutraltasuna eta klimaren ondorioen aurrean hobeto prestatutako lurralde baterantz aurrera egitea.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15