Prentsa Aretoa
2021/06/03
Ainara Zelaia Fruizko alkate ohiak Nerea Lupardo ordezkatuko du Eusko Legebiltzarrean, Euskalduna Jauregiko zuzendaritzan sartuko dena
Lupardok legebiltzarkide aktari uko egin dio eta bere hutsunea Zelaiak beteko du, EAJ-PNVren Bizkaiko zerrendako hurrengoak
Nerea Lupardo legebiltzarkide jeltzaleak diputatu aktari uko egin dio gaur eguerdian, Eusko Legebiltzarreko erregistroan. Bere eserlekua bihar bertan beteko du EAJ-PNVk joan den hauteskunde autonomikoetara Bizkaiako zerrendetan aurkeztutako hurrengo postuarekin; Ainara Zelaia da, gaur egun Bizkaiko Foru Aldundiko kanpo-sustapeneko zerbitzuko funtzionarioa dena. Lupardok hartuko du hemendik aurrera Euskalduna Jauregiaren zuzendaritza.
Ainara Zelaia Fruizen jaio zen 1974an. Zuzenbidean lizentziatua da eta udal kudeaketan ibilbide luzea egina du. Zinegotzi gisa hasi zen bere herriko Udalean eta bi legegintzalditan alkate izan zen. Getxo, Sestao eta Barakaldoko udaletxeetan ere lan egin du. Gaur egun, Bizkaiko Aldundiaren kanpo-sustapeneko zerbitzuan dihardu. Zelaiaren hitzetan, Eusko Legebiltzarrean sartzea "erronka pertsonala izateaz gain, erronka profesionala ere bada, non nire esperientzia guztia herritarren zerbitzura jarriko dudan".
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15