Prentsa Aretoa
2021/05/20
Jaurlaritzak, Basquevolt estrategiaren barruan, 10.000 enplegu baino gehiago sortzea bultzatzen du Euskadin, belaunaldi berriko baterien fabrikazioari lotuta
Mikel Arruabarrena legebiltzarkide jeltzaleak azpimarratu duenez, CIC EnergiGUNE, Eusko Jaurlaritzak duela hamar urte martxan jarri zuen baterien ikerketa zentroa, Euskadik Next Generation Europako funtsen finantziazioari heltzeko duen erakargarri nagusietako bat da
Bateria elektrikoen ekoizpenerako gigafaktoria bat instalatzeri buruzko zuzenketa
ENMIENDA - ENMENDAKINA - 2021/05/20
Mikel Arruabarrena EAJ-PNVko legebiltzarkideak Miñaon (Araba) ibilgailu elektrikoentzako bateriak fabrikatzeko lantegi bat jartzeko 'Basquevolt' sozietatean aurkeztu berri duten proiektua goraipatu du. Jeltzaleen ordezkariak azpimarratu duenez, proiektu horrek berebiziko lidergoa izango du euskal industria sektorearentzat, zehazkiago euskal automobilgintzarentzat; izan ere, belaunaldi berriko baterien fabrikazioari lotutako 10.000 lanpostu sortuko ditu Euskadin.
Arruabarrenak Basquevolt proiektua defendatu du ostegun honetan Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran, CIC EnergiGUNE ikerketa zentroak azken belaunaldiko baterien garapena sustatzen duten ekimenak biltzen dituelako. "Energia GUNE ikerketa zentroak Euskadiko garapen teknologikoaren eredua ordezkatzen du", esan du.
Horren harira, legebiltzarkide jeltzaleak esan du proiektu erakargarria dela eta Eusko Jaurlaritzak proposatutako Next Generation funts europarren finantziazioa jaso dezakeela. "Gigafaktoria honen lehen harria duela hamar urte jarri zen, Eusko Jaurlaritzak CIC EnergiGUNE ikerketa zentroa eraiki zuenean. Proiektu erakargarria gara daiteke hemen, eta gure lurraldeak Europako funtsen zati bat eskatzeko duen pizgarri nagusietako bat da".
Horregatik, ordezkari jeltzaleak funtsezkotzat jo du Eusko Jaurlaritzari laguntzea, Basquevolt proiektuaren bideragarritasunerako behar diren finantzaketa-iturri guztiak bilatzeko, Next Generation funtsak barne, eta Eusko Jaurlaritzak proiektuaren kapital sozialean parte hartzearen alde egin du, haren errotzea sustatzeko eta interes orokorra bermatzeko. "Beharrezkoa da herrialdeko erakunde publikoek elkarrekin lan egitea euskal automobilgintza sektoreko enpresa nagusiek proiektu honetan ahalik eta inplikazio handiena lortzeko", esan du.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15