Prentsa Aretoa
2021/04/22
EAJ-PNVk BEZaren erreforma integrala eskatu dio Espainiako Gobernuari pandemiak zigortutako sektoreentzat
Itxaso Berrojalbizek PPren ekimena gaitzetsi du ile-apaindegien sektorea bakarrik sartzeagatik. "Beti babestu dugu ile-apaindegiei BEZa jaistea, baina krisi honek sektore gehiago ere kaltetu ditu eta hauei ere oxigenoa eman behar diegu"
EAJ-PNVren eta PSE-EEren proposamena, PP+C´s taldearekin adostuta, babestu du gaur Eusko Legebiltzarrak, Espainiako Gobernuari balio erantsiaren gaineko zergaren araudiaren berrikuspena eskatzeko, Covid-19ren krisiak sektore eta zerbitzu askotan eragiten ari den eragin negatiboa arintzeko. Onartutako ekimena PP+C´s-en jatorrizko proposamenari emandako erantzuna zen, eta ile-apaindegien sektoreari BEZa murriztea eskatu zuen. Sektore honek, Itxaso Berrojalbiz legebiltzarkideak aitortu duenez, urte asko daramatza sufritzen eta pandemiarekin bere egoera larriagotu egin da, baina ez da bere negozioak arriskuan ikusi dituen bakarra. "Ile-apaindegiei BEZa jaistea defendatu izan dugu beti, eta Kongresuan eta Senatuan aldeko botoa eman genuen ekimena eztabaidatu zenean. Baina orain pauso bat harago joan behar dugu eta Pedro Sanchezen Gobernuari BEZaren inguruko berrikuspen integral bat egiteko eskatu behar diogu, asko baitira zigortutako sektore eta zerbitzuak, horien artean, noski, ile-apaindegiena, Estatuaren laguntza zuzenik gabe geratu dena".
Ordezkari jeltzaleak "aldaketa sakon eta globalak" egiteko beharra defendatu du, sistema fiskalari aldaketa sozial eta ekonomikoetara egokitzen laguntzeko eta zerbitzu publikoak indartzea eta ekonomia suspertzea bultzatzeko. Eraginkorragoak, arduratsuagoak eta ez errepikakorragoak izan nahi badugu, zerga horren erreforma orokorra eskatu beharko dugula, erantzun dio PP+C´s-eri.
Eztabaida horretan, ordezkari jeltzaleak PP+C 's taldearen "oportunismoa" agerian utzi du; izan ere, ile-apaindegiei "BEZa jaistea" banderarekin aurkezteak zentzurik ez duela, Mariano Rajoyren gobernuak tasa murriztua izatetik tasa orokorrera igotzea erabaki zuenean,. Orain aldarrikatzen dute, eta Berrojalbizek aurpegiratu die, baina ez zuten egin agintean zeudenean. "Ondo dago zu eta zure taldea hemen agertzea bandera honekin, Kongresuan egin duzuen bezala, baina oportunista samarra da, Alderdi Popularrak aukera izan zuelako Gobernuan zegoenean, eta orain oposizioan daudela aldarrikatzen du".
Amaitzeko, Kongresuan aurkeztutako ekimen berak Legebiltzarrean aurkezteari uzteko eskatu dio Berrojalbizek. "Ez gara erakunde eskuduna eta, gainera, eztabaida antzuak dira, beste ganbera batzuetan argudiatutakoari ekarpenik egiten ez diotenak". Madrilen autogobernua eta Kontzertu Ekonomikoaren aldaketa defendatzera animatu ditu, "Hemen zerga guztiak arautu eta hitzartu ahal izateko, zerga berriak barne, jakina, BEZa".
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15