Prentsa Aretoa
2021/03/23
EAJ-PNVk bat egin du Urkullurekin eta pandemiaren kontrako borrokan lankidetza areagotzea planteatu dio oposizioari
Andoni Ortuzar EBBko presidentea eta Eusko Legebiltzarreko bozeramaile jeltzale Joseba Egibar Urkullu Lehendakariarekin batzartu dira gaur Euskadiko agintari gorenak euskal alderdi politikoekin hasi duen elkarrizketa errondaren barruan; ordezkari jeltzaleekin batera topaketa horretan parte hartu dute Idoia Mendiak eta Eneko Anduezak, Eusko Jaurlaritzan EAJ-PNVk bazkide duen PSE-EEren ordezkari gisa
Andoni Ortuzar, Euzkadi Buru Batzarreko presidentea, eta Eusko Legebiltzarreko talde jeltzaleko bozeramaile Joseba Egibar gaur arratsaldean Ajuria Enean batzartu dira Iñigo Urkullu Lehendakariarekin, azken honek Euskadiko alderdi politikoekin hasi duen elkarrizketa errondaren markoan, legealdi honen lehen seihilekoan egingo den bigarrenean. Topaketa berean, EAJ-PNVrekin batera Eusko Jaurlaritzari babesa ematen dion PSE-EEren ordezkari gisa, Idoia Mendia PSOE-EEko idazkari nagusi eta lehendakariordea eta Eneko Andueza Eusko Legebiltzarreko talde sozialistaren bozeramailea izan dira.
Bilera amaitutakoan, Ortuzarrek baieztatu du EAJ-PNVk eta PSE-EEk balantze positiboa egin dutela Eusko Jaurlaritzak legealdi honen lehen seihilekoan garatu duen jardunaz “aldi honetan, legealdirako oinarri nagusiak ezartzeaz gain, Euskadiko erakunde guztien arteko lankidetzarako eredua landu delarik”. EBBko presidenteak “egoki eta beharrezko” jo du Urkulluk EH Bilduri, Elkarrekin Podemosi eta Partido Popularrari luzatu dien eskaintza, legealdia hasiko duen ziklo berri honetan orain arte baino parte hartze erabakigarriagoa izan dezaten Eusko Jaurlaritzaren eta babesa ematen dioten alderdi bien lehentasuna den esparruan, hau da, Covid-19aren pandemiak osasunean, alderdi sozialean eta ekonomian eragin dituen ondorioen kontra lan egitea. “Pandemiaren kontrako borrokaren lidergoa Eusko Jaurlaritzaren erantzukizuna da, baina Legebiltzarrean ordezkaritza duten talde politikoei ere dagokie, hau da, Exekutiboari babesa ematen diogun taldeei zein gainerakoei”, esan du Ortuzarrek. “Lehendakaria zuzen dabil alderdiak deitzean eta legealdi honetan gure arteko lankidetza eta helburu zehatz baten inguruan esfortzuak bateratzea ahalbidetuko duen topaketa eta solaskidetza giroa sortzera animatzean. Gaurkoa moduko une kritikoan, esfortzu guztiak bateratu behar ditugu osasun publikoa bermatzeko, beharrean dagoenari laguntzeko eta behar besteko oinarriak finkatzeko Euskadi Covid-ak utziko duen egoeratik onik eta indartuta irten dadin. Argi baino argiago du Lehendakariak eta argi baino argiago dugu EAJ-PNVk eta PSE-EEk”. Zentzu berean, jeltzaleen buruak baieztatu du zuzentzen duen alderdiak eta bere ordezkari instituzionalek ahaleginak areagotuko dituztela “oposizioko taldeek pandemiaren aurkako borrokari buruzko informazioa hobetzeko planteatutako eskaerei erantzuteko, bai eta legebiltzar-eremuko elkarrizketa hobetzeko ere”.
Ortuzarren aburuz, gertaerek abalatzen dute Eusko Jaurlaritzak eta Lehendakariak une zail honetan lankidetza-giroa errazteko duten borondatea. “Lehendakaria birritan batzartu da taldeekin; egin diren bederatzi kontrol bilkuretan planteatu diren galdera guztiak erantzun ditu; sailburu guztiek legebiltzar taldeei aurkeztu dizkiete beren Sailetan ezarri diren ildo estrategiko nagusiak, aurrekontuetan jasotako lehentasunak eta legealdirako helburuak; Osasun sailburuak astero bilera informatiboa egin du oposizioko taldeekin, zeintzuek Gobernu Egitasmoaren betepen mailari buruzko informazioa jaso duten; eta Jaurlaritzak bere egin ditu Legebiltzarrean oposizioko taldeekin adostu diren 26 akordioak”, gogoratu du. “Lehendakaria zirt edo zarteko ikusi dut oposizioko taldeei, azaroan egin zen lehen harreman-erronda hartan, eskua luzatuz egin zien eskaintzari eusteko. Orduan ere dei bat egin nuen batzen gaituen horri hel geniezaion, asko delako, banatzen gaituenari begira egon gabe, gutxiago delako. Lehendakariaren bidelagun izan gaitezen erakusten ari zaigun arlo horretan, akordioaren eta lankidetzaren bidean. Bide horretan ikusi nahi baikaitu hiritargoak”, eskatu du Ortuzarrek.
Mahai gainean ere jarri da, gaur egungo egoeran, Espainiako gobernuarekin hitzemandako akordioak betetzeak Eusko Jaurlaritzarentzat eta babesa ematen dioten alderdi bientzat hartzen duen garrantzia. “Bat etorri gara egiteke dauden transferentzien kronograma betetzeko eta Gernikako Estatutua amaitzeko beharraren eta konpromisoaren inguruan; bai eta Europako Funtsetara bideratutako proiektuak onartzeko eta gauzatzeko bidean aurrera egiteko eta Espainiako Gobernuak onartutako zuzeneko laguntzak modu partekatuan eta adostuan kudeatzeko ere”, amaitu du EBBko presidenteak.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Eusko Legebiltzarra
2024/10/10
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15