Prentsa Aretoa
2021/01/13
Rakel Molina: "Kirol profesionalei buruzko Legeak kirola egiten duten pertsonen segurtasuna eta osasuna indartuko ditu"
Etorkizuneko legeak aurreko legealdian egindako lanaren zati handi bat jasotzen du, eta asteazken honetan bertan erregistratu dute Eusko Legebiltzarrean EAJ-PNV eta PSE-EE alderdiek. "Sektorearen profesionalizazioan urrats garrantzitsua emango dela uste dugu, eta, beraz, emandako zerbitzuen kalitatea eta segurtasuna hobetuko direla"
-
Rakel Molina: "Kirol profesionalei buruzko Legeak kirola egiten duten pertsonen segurtasuna eta osasuna indartuko ditu" 2021/01/13
EAJ-PNVko eta PSE-EEko talde parlamentarioek asteazken honetan erregistratu dute kirol arloko profesionalei buruzko Lege Proposamena. Aurreikuspenen arabera, aurten onartuko dute, eta kirol arloko hainbat lanbideri erregulazio propioa emango die. Araudi hori ez izateak, Rakel Molina legebiltzarkide jeltzaleak onartu duen bezala, kirol-zerbitzuen kalitateari eta segurtasunari eragiten dieten zenbait gabezia eragin ditu, eta, besteak beste, jarduera fisikotik kanpoko eta titulurik gabeko pertsonek arlo horretan lan egitea erraztu du. "Kasu askotan, prestakuntza nahikorik ez duten langileak dira, eta haien lana arriskutsua izan daiteke haien zuzendaritzapean dauden pertsonen osasunerako. Lege honek, hain zuzen ere, kirola baldintza hobeetan egitea bilatzen du, pertsonen osasun eta segurtasunerako mehatxurik gabe", esan du Molinak.
Ildo horretan, ordezkari jeltzaleak uste du lege hau onartuta aurrerapauso handia emango dela sektorea profesionalizatzeko eta, beraz, emandako zerbitzuen kalitatea eta segurtasuna hobetzeko. "Intrusismoa kontrolatuko da, eta bermatuko dugu erabiltzaileak profesional kualifikatuen esku egongo direla. Euskadin 20.000 profesional dauzkagu arautu gabeko jardunean. Premiazkoa da arau marko bat ematea, eta jarduera fisiko bat egiten dutenei bermeak eskaintzea. Kirola bai, baina langile kualifikatuen eskutik", esan du.
Erregistratutako lege-proposamenak aurreko legealdian egindako lanaren zati handi bat jasotzen du. Hala, etorkizuneko legeak kirol-arloko berezko lanbide batzuetan jardutearen funtsezko alderdiak arautuko ditu, zehazki, Gorputz Hezkuntzako irakaslearena, kirol-monitoreena, dagokion modalitate edo diziplinako entrenatzailearena eta kirol-zuzendariarena. Horietan guztietan zehazten da zein diren horietan jarduteko behar diren lanbideak eta kualifikazioak. "Ez dugu esan nahi goi mailako hezkuntza titulua eskatuko dutenik, baina bai lanbide kualifikazioak", nabarmendu du Molinak.
Molinak gogorarazi duenez, araudi horren aplikazioa ez da "traumatikoa" izango, eta ez du berehalako eraginik izango indarrean sartzen den unean eskatutako kualifikazioa ez duten pertsona guztiengan. "Lege berrira egokitzeko nahikoa denbora izateko mekanismoak daude aurreikusita. Pixkanaka aplikatuko da, egokitzapen-aldi bat aurreikusita", zehaztu du jeltzaleen ordezkariak.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15