Prentsa Aretoa

2020/10/29

EAJ-PNVk eta PSE-EEk Osasun Sailburuaren aldizkako agerraldia eskatu dute Eusko Legebiltzarrean, Covid-19aren osasun krisiak iraun bitartean

Luis Javier Telleria legebiltzarkideak eta Eneko Andueza bozeramaile sozialistak erregistratu duten proposamenak aurreikusten du sailburu andreak Osasun Batzordearen bilkuretan parte hartzea osasun krisiaren bilakaeraz informatzeko eta Eusko Jaurlaritzak “Covid-19aren epidemiaren ondorioak arintzeko helburuarekin” ezarriko dituen neurrien berri emateko

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk eta PSE-EEk Osasun Sailburuaren aldizkako agerraldia eskatu dute Eusko Legebiltzarrean,  Covid-19aren osasun krisiak iraun bitartean

ARGAZKIA JAITSI

Euzko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos eta Euskal Sozialistak-Socialistas Vascos legebiltzar taldeek gaur  Euskal Ganberan ekimen bat erregistratu dute Gotzone Sagardui Osasun sailburu andrearen aldizkako agerraldia eskatzeko dagokion batzordean, eta  “gaur egungo salbuespen egoerak eta egoera epidemiologikoak hain egoera larrian jarraitu bitartean”.

Luis Javier Telleria legebiltzarkideak eta Eneko Andueza bozeramaile sozialistak erregistratu duten proposamenak aurreikusten du sailburu andreak Osasun Batzordearen bilkuretan parte hartzea osasun krisiaren bilakaeraz informatzeko eta Eusko Jaurlaritzak “Covid-19aren epidemiaren ondorioak arintzeko helburuarekin” ezarriko dituen neurrien berri emateko.

Talde biek nabarmendu dute pandemiak egin duen aurrerakadak Eusko Jaurlaritza derrigortu duela “neurri garrantzitsuak” hartzera  bere hedapena ahalik eta eperik laburrenean murrizteko: uste dute jarduera horiek justifikatuta daudela, baina egoki jotzen dute Legebiltzarkideek  “pandemiaren olatuak jarraitu bitartean eta indarrean jarri diren neurriak arintzen ez diren bitartean, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailetik, aldizka, egoera epidemiologikoaren, osasun aldetik ematen den artatze zerbitzuaren eta ospitaleen egoeraren inguruko informazioa jasotzea”. Horregatik, Osasun Saileko ordezkari gorena Eusko Legebiltzarrean azalpenak ematea eskatu du osasun krisiak iraun bitartean.