Prentsa Aretoa
2020/09/22
Aitor Aldasorok legebiltzarkide gisa egiaztatzen duen egiaztagiria aurkeztu du Legebiltzarrean
Legebiltzarkide gipuzkoarrak Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako sailburua ordezkatuko du, eta ostegun honetan bertan hartuko du kargua Legebiltzarreko ohiko osoko bilkuran
Aitor Aldasorok Eusko Legebiltzarreko erregistroan erregistratu du astearte honetan Eusko Abertzaleak taldeko legebiltzarkide berria egiaztatzen duen agiria. Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburuak utzitako eserlekua -atzo bertan diputatu aktari uko egin zion- hartuko du Gipuzkoako ordezkariak.
Aldasorok bere kargua hartuko du ostegunean, irailaren 24an, Eusko Legebiltzarrean egingo den osoko bilkuran. Beasainen jaioa, industria-ingeniari teknikoa da, eta ia bi hamarkada daramatza udal-politikan. Beasainen Euskara zinegotzi bezala 2003an hasi zuen bere ibilbide politikoa. Urte batzuk geroago, Hirigintza Sailaren ardura ere hartu zuen. 2015etik Beasaingo alkatea da, eta bere bigarren legegintzaldia da. Aldasororen hitzetan, Legebiltzarrean sartzea "ilusioz beteriko erronka da, baita pizgarri pertsonala ere".
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15