Prentsa Aretoa
2020/09/21
Eusko Legebiltzarrean eratu diren batzordeetatik bederatziren buru izango da EAJ-PNV
Jeltzaleen esanetan, Legebiltzarrak eragile bat gehiago izan behar du herrialdearen berreraikuntza sozial eta ekonomikoan. "Lehenbailehen hasi behar dugu lanean, gizarteak erantzunak behar dituelako"
Legegintzaldi berri honetan, Eusko Legebiltzarrak 17 batzorde izango ditu, aurrekoan baino bat gehiago; izan ere, Jaurlaritzaren egitura berrira egokitu da, eta ingurumenarekin eta iraunkortasunarekin lotutako berariazko batzorde bat sortu da. Gaur goizean eratu dira batzorde legegileak, eta haien mahaiak eta presidentetzak izendatu dira. 17 batzordeetatik bi iraunkorrak dira: legebiltzarkidearen estatutua eta Erregelamendua eta Gobernua, Erregelamenduak jasotzen duen bezala, Bakartxo Tejeria erakundeko presidenteak zuzenduta.
EAJ-PNV legebiltzar-taldea organo horietako bederatziren buru izango da. Eratutako batzordeen arabera, talde jeltzaleak honako batzorde hauen lehendakaritza hartuko du:
Erakundeak, Gobernantza eta Segurtasuna: Jose Antonio Suso
Ekonomiaren Garapena eta Berrikuntza: Alaitz Zabala
Iraunkortasuna eta Ingurumena: Luis Javier Telleria
Hezkuntza: Gorka Alvarez
Gizarte Politikak eta Gazteria: Eva Juez
Giza Eskubideak, Berdintasuna eta Justizia: Leixuri Arrizabalaga
EITBren kontrola: Iñaki Agirre
Osasuna: Kerman Orbegozo
Europako Gaiak eta Kanpo Ekintza: Rakel Molina
Batzorde bakoitzak hamabost kide izango ditu, horietatik sei EAJ-PNVren ordezkariak. Alderdi Sozialistak bi diputatu izango ditu, eta bi alderdiek gehiengoa izango dute. Erakunde horren Erregelamenduak jasotzen duenaren arabera, "Batzordeek Ganberaren osaera proportzionalki islatuko dute".
Behin Batzordeak eratuta, "Lehenbailehen lanean hastea da premiazkoa, elkarlanean eta akordioan oinarrituta gizartearen arazoak eta beharrak konpontzeko. Garai zailak bizi ditugu, eta Legebiltzarrak eragile bat gehiago izan behar du ekonomia eta gizartea berreraikitzeko lan garrantzitsu horretan ".
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15