Prentsa Aretoa

2020/07/08

Urkulluk legealdirako helburu gisa ezarri du "toki merkataritzan eta ostalaritzan galdutako enplegu guztia berreskuratzea"

Lehendakariak Bilboko Alde Zaharrean aditzera eman duenez “hiri, herri eta auzo bizi eta dinamikoak nahi ditugu: merkataritza bizia herri bizia da”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Iñigo Urkullu Lehendakari eta berrautaketarako hautagai jeltzaleak gaur baieztatu du “toki merkataritzan eta ostalaritzan galdu den enplegu guztia” berreskuratzea izango dela hurrengo legealdira begira ezarri duen helburuetako bat. Bilboko Alde Zaharretik ibili eta dendak eta ostalaritza negozioak bisitatu ondoren, Urkulluk adierazpenak eskaini ditu Erriberako Merkatuaren aurrean. “Hiri, herri eta auzo bizi eta dinamikoak nahi ditugu. Merkataritza bizia da herri bizia, hori da gure helburua. Euzko Alderdi Jeltzalearen mezua da “globalki pentsatu eta tokian-tokian kontsumitu’”, baieztatu du Arabako zerrendaburuak, ondoan izan dituelarik, besteak beste, Andoni Ortuzar, Euzkadi Buru Batzarreko presidentea; Itxaso Atutxa, Bizkai Buru  Batzarreko presidentea; Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea; Unai Rementeria, Bizkaiko Ahaldun Nagusia; Leixuri Arrizabalaga, Bizkaiko zerrendaburua; eta, Josu Erkoreka, Bizkaiko zerrenda jeltzalean bigarren doan hautagaia.

“Orain, autonomoei eta enpresa txikiei laguntzak eman behar dizkiegu jarduera erabat berreskuratzeko, beren prestakuntza eta egokitzapen digitala hobetzeko. Aurrera egiteko neurriak dira”, esan du Urkulluk. Lehendakariak era berean baieztatu du azken hilabete hauetan, pandemia garaian, Euskadiko erakundeek presazko neurriak hartu dituztela merkatariei eta enpresa txikiei laguntzeko laguntza funtsen eta presazko finantzaketa neurrien bidez, baina ildo beretik gaineratu duenez “orain etorkizunean pentsatu beharra dago”. Eta gaur etorkizun horri heltzeko aurkeztu dituen neurrien artean Euzko Alderdi Jeltzaleak hitzeman dituen bost konpromiso daude: Enplegua berreskuratzeko programa, gazteak kontratatzeko laguntzekin eta eraldaketa digitala laguntzeko eta gidatzeko aholkularien sistema garatuz eta `Berriz enpresa´ programa abian jartzea, belaunaldien erreleborako eta enpresei jarraipena emateko, merkataritza eta ostalaritzako ikasgela digital bat sortuz,prestakuntza duala duen merkataritza-eskola sustatuz eta 2.500 profesionalentzako prestakuntza-programa zabalduz; “Zero kilometroko” merkataritza-plana,saltoki txikietan kontsumoa sustatuz eta tokian tokiko eta sasoiko produktuaren kontsumoa bultzatuz; tokian tokiko turismoa eta merkataritza sustatzea, merkataritza eta ostalaritza turistikoen mapak eskainiz tokian tokiko merkataritza tradizional eta bereziak balioetsiz; eta merkataritza-gune bereziak dinamizatzea, Udalekin batera, hutsik dauden merkataritza-lokalak berreskuratzeko programa abian jarriz eta merkataritza-guneetarako irisgarritasuna hobetuz.