Prentsa Aretoa
2019/11/12
Iñigo Iturrate Nairobin dago, munduko agintariekin batera, Biztanleriari eta Garapenari buruzko Nazioarteko Goi Bileran
Gobernuek, Nazio Batuetako agentziek, gizarte zibilak eta munduko liderrek berdintasunaren, ugalketa-osasunaren edo pobreziaren arloan lortutako aurrerapenak aztertuko dituzte hiru egunez, eta zehaztuko dituzte pertsona guztien eskubideak ziurtatzeko etorkizuneko ekintzak. Elkarrizketa bai, baina ekintza eta erabakiak ere bai, Iturrateren hitzetan, "emakumeek eta neskek urte asko daramatzatelako mundu justua itxaroten eta haren alde borrokatzen
Iñigo Iturrate EAJ-PNVko legebiltzarkide eta Biztanleria, Garapena eta Ugalketa Osasunari buruzko Euskal Taldearteko kideak hiru egunez (azaroaren 12tik 14ra) Nairobin, Kenyan, parte hartuko du munduko sexu eta ugalketa osasunaren orainari eta etorkizunari buruz eztabaidatzeko Nazio Batuek antolatzen duten Nazioarteko Goi Bileran. Iturrate izango da Espainiako Estatuko ordezkari politiko bakarra, eta besteak beste, Gobernuak, estatuburuak, erakunde komunitarioak edo ekintzaileak bilduko dira hitzorduan.
"Aukera berri bat dugu hitzetatik eta konpromisoetatik harago, pertsona guztien sexu eta ugalketa eskubideak bermatzeko ekintza erabakigarriak eta urrats irmoak daudela erakusteko. Emakumeek eta neskek urte asko daramatzate mundu justu eta ekitatibo bat itxaroten eta haren alde borrokatzen, eta arlo horretan aurrerapausoak nabarmenak diren arren, oraindik ere asko dira desberdintasun, pobrezia eta indarkeria egoerak pairatzen dituzten emakumenak”, adierazi du Iturratek. Ildo horretan, "ahaleginak areagotzea" eskatu du, oraindik ere erditzerakoan hil, abusua eta esplotazioa jasan edo familia-plangintzako metodoak erabiltzen ez dituzten emakume guztiengana iristeko. Duela hogeita bost urte Kairoko Konferentzian finkatutako helburuetako asko ez direla bete egiaztatu du Iturratek, eta beharrezkoa dela "emakume bakar bat ere atzean gera ez dadin" neurriak ezartzea.
1994an, Egiptoko hiriburuan, 179 gobernuk ekintza-programa bat onartu zuten, zeinak aitortzen baitzuen ugalketa-osasuna, emakumearen ahalduntzea eta genero-berdintasuna direla garapen iraunkorrerako bidea. Mende laurden bat geroago, buruzagiek aurrerapenei buruz eztabaidatuko dute, eta, Iturratek ohartarazi duenez, munduan "asko dago egiteko. Asko eztabaidatu eta hitz egin dugu. Nahi dugun mundu hori lortzeko jardun egin behar dugu, eta osasunaren eta sexu- eta ugalketa-eskubideen alde lan egiten duten kolektiboek gaur jasaten dituzten erasoen aurrean, erdietsitako lorpenak babestea egokitzen zaigu". EAJ-PNVko ordezkariak deitoratu duenez, "egunero 800 emakume hiltzen dira erditzean, 11.000 neskak mutilazio genitala jasaten dute eta 33.000 adingabe ezkontzera behartzen dituzte. Praktika kaltegarri horiek guztiak ezabatzeko ahalegin handiagoa egin behar dute gobernuek, gizarte zibilak eta nazioarteak. Giza eskubideen urraketa guztiei amaiera emateko, politikak, legedia eta aurrekontuak behar ditugu ". Iturratek espero du Nazioarteko Konferentzia honek egiteke dauden konpromisoei bultzada ematea eta Kairoko agenda errealitate bihurtzea. "Posible da irudikatzea mundu bat non emakumeek beren eskubideak erabat gauzatzen dituzten, beren gorputzei buruz erabakitzen duten eta sexu- eta ugalketa-osasunerako sarbide unibertsala duten. Errealitate bat izan dadin, lana, lankidetza, borondate politikoa eta finantzaketa behar ditugu ", ondorioztatu du.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15