Next Euskadi

Prentsa Aretoa

2019/10/30

Unibertsitate Sistema indartzeko eta bikaintasunerantz eramateko konplizitateak ehuntzeko deia egin du EAJ-PNVk

2019-2022 Euskal Unibertsitate Sistemaren Plana babestu dute jeltzaleek, “funtsezkoa” izango baita, Gorka Álvarezen esanetan, Euskadik jarrai dezan herri lehiakorra eta erreferentea izaten irakaskuntza edo ikerketa bezalako alorretan

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

EAJ-PNVk uste du 2019-2022 Euskal Unibertsitate Sistemaren Plan berriak ekarpen handia egingo diola irakaskuntzaren kalitatea hobetzeari, unibertsitateen finantzazioa bermatzeari eta eredu propioa eraikitzeari, europar esparruan baina Euskadin sustraitutakoa. Gorka Álvarez legebiltzarkidearen hitzetan, tresna horrek “Unibertsitate Sistema indartuko du, bikaintasuneraino eramateko”. Izan ere, herri aurreratu eta moderno batek bide horretan lagunduko duten unibertsitateak behar ditu. “Unibertsitateko Goi Irakaskuntza bizitzako funtsezko piezetako bat da herrialde garatuetan. Euskadin herritarren kohesiorako elementu garrantzitsua da, eta ekarpen argia egiten dio ongizate ekonomiko eta sozialari”. Gaineratu duenez, Eusko Jaurlaritzak onartutako planak oinarriak finkatzen ditu gure Sistemak nabarmen aurrera egin dezan “irakaskuntzan, ikerketan, ezagutzaren transferentzian eta nazioartekotzean”. Esan duenez,  oinarri onak dira Euskadik aurrera egin dezan europar testuinguruan berritzailea eta erreferentziazkoa izango den unibertsitate eta zientzia politika batean.

Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordeak martxoan onartutako plana aztertu eta kontrastatu du. Legebiltzarkide jeltzaleak talde guztiei eskatu die batasunez eta adostasunez lan egin dezaten, guztion artean herri ikuspegi anitzak kontuan izango dituen eredua eraikitzeko. “Bidea daukagu egiteko eta Plan honek oinarri onak finkatzen ditu datozen lau urteotan Unibertsitate Sistema indartzeko eta Goi Irakaskuntzaren esparruan erreferente izaten jarraitzeko”. 

Planak 1.411 milioiko aurrekontu partida dauka, aurrekoak baino 124 milioi gehiago (%9,6 handiagoa), eta hiru euskal unibertsitateei finantzazio egonkorra eman asmo du. Zatirik handiena UPV/EHUrentzat da (1.351 milioi). Horri esker, adierazi du, finantzazio nahikoa bermatuko da unibertsitate guztiek beren helburuak bete eta kalitatea hobetu dezaten. Álvarezek gogoratu du bultzada ekonomiko horri esker Medikuntza Fakultate berria eraikiko dela, %5 igoko dela I+G+b alorreko inbertsioa eta Unibertsitate Formakuntza Dualean ahalegina areagotuko dela, besteak beste. EAJ-PNVren ordezkariak nabarmendu duenez, aurreko Planak ez bezala, honek estrategia komunak ezartzen dituela unibertsitate guztientzat, eta ez indibidualak, “unibertsitate eredu propio bat indartzeko”.

Next Euskadi
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA