Next Euskadi

Prentsa Aretoa

2019/07/12

EAJ-PNVk ohartarazi du Kolonbian funtsezko eskubide eta askatasunetan atzera doazela

Eva Juez eta Leixuri Arrizabalaga Kolonbian daude, Giza Eskubideen jarraipenerako euskal ordezkaritzarekin. Lau emakumeren egoera aztertuko dute, beren herrian erasoak eta heriotza-mehatxuak jasan ondoren Euskadin hartutakoak

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk ohartarazi du Kolonbian funtsezko eskubide eta askatasunetan atzera doazela

ARGAZKIA JAITSI

Eva Juez eta Leixuri Arrizabalaga legebiltzarkideak Kolonbiara joandako euskal ordezkaritzako kide dira. Bertan, jarraipena egingo diote giza eskubideen aldeko lau aktibistaren egoerari. Laurak 2018 eta 2019an Euskadin hartuak izan ziren, Giza Eskubideen pertsona defendatzaileak Babesteko Programaren bidez. Emakume horiek beren jatorrizko herrian jazarpena eta mehatxuak jasan zituzten, beren komunitateen giza eskubideen aldeko defentsa eta konpromisoagatik. Emakume horien itzulera-fasea aztertuko du misioak. “Emakume horien lana zuzenean lotuta dago lurraldearen defentsarekin, mugimendu indigenekin edo lurrak berreskuratzearekin. Emakume horiek beren bizitza sakrifikatu zuten besteen alde, eta egunero atentatu basatiak pairatzeko arriskuan daude, hain zuzen ere eraso horiek eta giza eskubideen urraketak publikoki salatzen dituztelako”, salatu du Arrizabalagak, eta gaineratu du gertakari larri horien aurrean gure konpromisoa eta babesa behar dutela. “Ezin gara geldirik geratu. Gure lana da giza eskubideen defentsa eta babesa exijitzea, eta zabaltzea euskal erakundeek egiten duten lana krimen horiek bertan behera geratzeko eta ez daitezen zigorgabe geratu. Giza eskubideen defendatzaileek jakin behar dute beren borrokarako grinak eta konbikzioak bultzatzen gaituztela bizitzaren aldeko eta justiziaren aldeko lan honetan jarraitzera”.

2016 amaieran Bake Akordioa sinatu zenetik, hegoamerikako herrialde honetan eraildako lider sozialen kopuruak gero eta gehiago egin du gora; bereziki, FARCeko talde disidenteak –Askapenerako Herri Armadak- finkatuta dauden departamentuetan. Ordezkari jeltzaleak ohartarazi du arriskua gora egiten dela. Halaxe erakusten du NBEaren Giza Eskubideen Bulegoak, zeinak maiatzerako 51 erailketa zenbatu baitzituen urteko lehen lau hilabeteetan. EAJ-PNVren legebiltzarkideek salatu dutenez, egoera hori are dramatikoagoa da bere lurra, kultura, edo gerrak desplazatutakoen itzulera defendatzen duena emakumea denean. “Eraso horietan ahulena da. Abusu, sexu eraso eta mehatxuak pairatzen dituzte. Emakume izanik giza eskubideen defendatzaile izateak bidesari garestia du”. Hori dela eta, gaineratu dute, oso garrantzitsua da senti dezaten ez daudela bakarrik, euskal erakundeen babesa eta berotasuna dutela. “Euskaditik lan egiten da giza eskubideen defentsa eta babesa exijitzeko, eta garrantzitsua da. Izan ere, laguntzen du aktibisten aurkako mehatxuak intentsitatez jaistea. Babes instituzionala eta politikoa sendotu nahi dugu, hemorragia humanitario honekin amaitzeko”.

Kolonbian dauden bitartean, euskal ordezkariek hainbat topaketa izango dituzte giza eskubideen mugimenduekin, elkarte indigenekin, herrialdeko agintariekin eta Nazio Batuen Goi Komisionatuaren Bulegoko ordezkariekin. “Babes programa ezagutzera emango dugu, eta herrialdean Giza Eskubideak bermatzeko alorrean aurrera egiteko egiten ari diren lana ezagutuko dugu. Jakin nahi dugu zein neurri hartzen dituzten, eta nola laguntzen dituzten GGEEen aldeko aktibismoagatik jazartzen dituzten pertsonak”.

Next Euskadi
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA