Prentsa Aretoa

2019/07/02

Maitane Ipiñazar, EAJ-PNVren legebiltzarkide berria Amaia Arregiren ordez

Arregik asteburuan uko egin dio eusko legebiltzarkide aktari. Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren aldaketaren tramitazioaren defentsa izan da bere azken interbentzioa Legebiltzarrean

rss Ezagutzera eman
Maitane Ipiñazar, EAJ-PNVren legebiltzarkide berria Amaia Arregiren ordez

ARGAZKIA JAITSI

Maitane Ipiñazar da gaurtik aurrera Euzko Abertzaleak legebiltzar-taldearen kide berria Amaia Arregiren ordez; izan ere, Arregik igandean uko egin zion eusko legebiltzarkide aktari, esklusiboki bere zinegotzi-lanei ekiteko Bilboko Udalean.

Ipiñazarrek gaur goizean aurkeztu ditu bere kredentzialak Eusko Legebiltzarrean eta bere kargua hartuko du Legebiltzarreko Mahaiak asteazkenean, uztailaren 10ean, egin beharreko bileran.

Maitane Ipiñazar (Igorre, 1990) Lan Harreman eta Giza Baliabideetako graduatua da eta, aldi berean, Zuzenbideko Gradua ari da ikasten. Egun, Giza Baliabideen kontsultore moduan lan egiten du enpresak kudeatzeko soluzio informatikoetan espezializatutako enpresa batean. Gainera, zinegotzia da Igorreko Udalean eta Euzko Gaztediren (EGI) Lurralde Kontseiluko kidea da.

Amaia Arregi, kargu berria

Arregik iragan maiatzaren 26an parte hartu zuen Udal eta Foru hauteskundeetan, Juan Mari Aburto Bilboko hautagaitzan. Hemendik aurrera, Bilboko Herritarren Segurtasun sailaren koordinatzailea izango da.

Amaia Arregi eusko legebiltzarkidea izan da 2009tik (IX. legealdia) iragan igandea arte (XI. legealdia). Urteotan hainbat batzordetan hartu du parte, bereziki, Giza Eskubideak; Enplegua eta Gizarte Politika –bozeramaile jeltzalea izanik horretan-; Europako Gaiak eta Kanpo Harremanak; eta EITB.

Bere azken interbentzioa Legebiltzarrean iragan ostegunean izan zen, egungo ikasturte politikoaren azkeneko ohiko bilkuran, eta, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren aldaketaren tramitazioa defendatu zuen.