Prentsa Aretoa
2019/06/05
EAJ-PNVk pozez hartu du Poliziaren Legea erreformatzea ahalbidetuko duen akordioa
Iñigo Iturrate legebiltzarkideak baieztatu du PPrekin negoziatutako legeak “ondo erakusten duela borondatez eta elkarrizketaz Herriak aurrera egin dezakeela”
-
Iturrate: "Ondo erakusten du borondatez eta elkarrizketaz Herriak aurrera egin dezakeela" 2019/06/05
Iñigo Iturrate EAJ-PNVren legebiltzarkideak poza adierazi du “Legebiltzarrean aurrerapausoa eman dugulako aste gutxian Euskadiko Poliziaren Legearen aldaketa onesteko”. Gogora ekarri du hiru legealditan emaitzik gabeko ahaleginen ondoren iritsi dela pauso hori. Hainbat hilabetez araua aztertu duen Ponentziak gaur amaitu ditu bere lanak, txostena eginda. Txosten horretan jaso dira Jaurlaritza sustengatzen duten bi alderdiek aurkeztutako zuzenketak, eta PPk defendatutako gehienak. Alderdi horrekin hainbat hilabetez landu ondoren, legea adostu dute azkenean. “Popularrekin izandako negoziaketen ondorioz, legea hobetuta eta indartuta agertu da gure iritziz garrantzitsuak diren hainbat gaitan; adibidez, karrera profesionalaren garapena, kanpoko kontrol batzordea edo polizien koordinazioa. Akordio positiboa da, gure polizia eredua finkatuko duena eta agenteen baldintzak hobetuko dituena”.
Iturratek zalantzan jarri du EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek negoziazio prozesu osoan izandako jarrera. “Hasiera-hasieratik uko egitea izan da jarrera, osoko zuzenketak aurkeztuta eta, azken momentuan, beste taldeok onartzera gindoazen zuzenketa partzialak erretiratuta. Jarrera horrek porrota zuen helmuga bakarra”.
Iturratek insistitu duenez, Legearen erreformak erantzun nahi die agenteen kolektiboek Gasteizko Ganberan egindako eskaerei eta, gainera, ahalbidetuko du 1992ko arau bat eguneratzea. “Ordutik hona euskal gizarteak aurrera egin du, eta legea egokitzeak posible egingo digu garai berrietara eta erronka berrietara egokitzea, ezin genuen hau gehiago luzatu. Pauso honekin, euskal polizia eredua finkatzen dugu gure segurtasunaren bermatzaile gisa”.
Planteatutako erreformak arautu egiten du Ertzaintzako eta udaltzaingoetako plantilak osatzen dituzten 10.000 agentetik goraren jarduera eta eredua. “Hainbat aldaketa dira, besteak beste eragiten dutenak diskriminazio positiboan emakumeak sartzea errazteko, Ertzaintzako karrera profesional aedo barne-promoziorako prozesuak. Oinarrizko kontuak funtzionamendu hobea bermatzeko, eta bermatzeko baita ere euskal poliziaren antolaketa, gertuko polizia, hurbilekoa eta euskal herritarrekin konprometitutakoa, haientzat egiten baitu lan eta haren aurrean eman behar baititu kontuak”. Iturratek nabarmendu du kanpoko kontrol batzordea sortzea baliagarria izango dela, herritarrek kexak edo zalantzak dituzten polizien jarduerak aztertzeko.
Hilak 12an onartuko du irizpena Erakunde eta Segurtasun Batzordeak, eta ondoren, ekainaren 27an onetsiko du Bilkurak.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15