Prentsa Aretoa

2019/05/09

EAJ-PNVk EH Bilduren zinismoa salatu du, kasketaldiaren ondoren Eusko Legebiltzarrean PPrekin batera bozkatu duelako

Jeltzaleek gogoratu dute beraiek ez dutela inor negoziaketatik kanpo utzi eta berretsi dute eskua luzatuta dutela aurrera egin eta eraiki nahi duten guztientzat. “PPrekin hitzartzen dugunean, Bilduren aburuz, 155.a abian jarri zuen PPrekin egiten dugu. Beraiek egiten dutenean, ordea, ez”

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk EH Bilduren zinismoa salatu du, kasketaldiaren ondoren Eusko Legebiltzarrean PPrekin batera bozkatu duelako

ARGAZKIA JAITSI

Aste honetan ere, EH Bilduk eta PPk berriro erakutsi dute Eusko Legebiltzarrean batera dabiltzala Eusko Jaurlaritzaren kudeaketaren kontra egiteko.Oraingo honetan Elkarrekin Podemosekin batera izenpetu dute merkatal zentroen ezarpena mugatzeko Lege Proposamena. EAJ-PNVk salatu du bi alderdien artean adostutako azkenengo honek agerian utzi duela bi  alderdien “zinismoa eta hipokresia”, goizean negoziaketari uko egiten diotelako eta elkar iraintzen dutelako eta arratsaldean elkar besarkatzen dutelako Urkulluren gobernuaren lana eta izen ona zikintzeko. “Batzuk eta besteak bazter batean geratzen dira negoziatzeko eta adosteko bada; baina EH Bildu eta PP astez aste, Lehendakariak esan zuen bezala, batu egiten dira eta beren arteko ezin ikusiak albo batera uzten dituzte. Koherentzia eskatzen diegu eta horrenbesteko itxurakeria eta planta egiteari utz diezaiotela. Hobe lukete talde biek beren kontraesanak argituko balituzte. Ezinezkoa dena da astelehenetan bateraezin agertzea eta astearteetan negoziatzen aritzea”.

Jeltzaleek gogoratu dute  beraiek ez dutela inor negoziaketatik kanpo uzten eta talde guztiekin kontatu dutela ahalik eta adostasun zabalak lortzeko. Eskua luzatuta izan dute jeltzaleek legealdia hasi zenetik eta berdin jarraituko du  aurrera egin eta eraiki nahi duten guztientzat. “Gutxiengo egoeran gaudela onartzen dugu, hasieratik egin dugu, eta jakin badakigu gure arteko akordioak bilbatu behar ditugula. Eta hala egin dugu. Konplexurik gabe. Batzuekin eta besteekin adostuz  jorratu beharreko gaien arabera. Ez da zenbaki kontu bat, baina  egintzek erakusten dute gure jardun politikoan hemen ordezkatuta dauden indar guztiekin akordioak ixtea lortzen dugula. Denak direlako solaskide onak. Erdian kokatuta daude eta gerria badugu batera eta bestera mugitzeko”.

155 .AREN PP ALDERDIA

EAJk EH Bilduri gogoratu dio gaur berarekin ekimen legegilea izenpetu duen PP alderdia dela, koalizio abertzaleak esan bezala, 155.aren PP alderdia, ustelkeria sistematikoaren alderdia. ”Zer gertatzen da, bada? Guk akordioak ixten ditugunean bai dela 155.aren Partido Popularra eta beraiek egiten dutenean ez? Gu denekin hitzartzeko prest gaude, lehen eta orain: koherenteak gara. Bildu da inkoherente eta ziniko bakarra PP eragile politiko gisa  baztertzen duelako besteekin hitzartzeko, baina ez norberarekin egiteko”