Prentsa Aretoa
2019/05/06
PPk seriotasunik, sinesgarritasunik eta estrategiarik ez duela salatu du EAJ-PNVk, “Eusko Jaurlaritza estutu" nahirik jeltzale eta sozialistekin hitzeman zuen akordioa hautsi duelako
PP azken orduan erretiratu da apirilean EAJ-PNVrekin eta PSE-EErekin Eskola Jantokien Ikerketa Batzordean itxi zuen akordiotik eta, beraz, “bere zuzendaritzak baliorik gabe utzi ditu Sémper eta Bengoetxea”, baieztatu du David Latxagak
Hilabeteotan eskola jantokien zerbitzuaren kontratua ikertu duen Ikerketa Batzordeak lanak gaur amaitzea aurreikusi zuen iragan apirilean jeltzaleek, sozialistek eta popularrek adostutako eta erregistratutako ebazpena onartzearekin. Txosten honek abal bikoitza jaso zuen, gogoratu du David Latxaga legebiltzarkideak: foro honetan popularrek izan duten bozeramailearen izenpea, Juana Bengoetxearena, eta Borja Sémperrena. Baina bilera hasteko ordu batzuk falta zirela eta erabakia EAJri ofizialki jakinarazi gabe, PPk “biraketa bat egin du, eta ez da zentralitaterantz jotzeko izan, eta hitzarmen honetatik kanpo geratzea erabaki du. Latxagak salatu duenez, mugimendu hau Euskadiko popularren zuzendaritzatik etorri da eta auzitan jarri du Euskadiko Ganberan dituen ordezkarien lana eta sinesgarritasuna.
“Juana Bengoetxea baliogabetu dute, hilabetetan Batzordean seriotasun osoz lan egin duen pertsona, eta ikerketaren edukiekin zerikusirik ez duten irizpideen arabera egin dute, gainera. Irizpide politikoak baliatu dira, Eusko Jaurlaritza ahultzeko eta bere kudeaketa eta jarduketa politikoa zailagotzeko asmo bakarrarekin. Baina ez dute soilik Bengoetxea baliogabetu. PPko buruen erabakia legebiltzarreko bozeramaile Borja Senperrengana ere iritsi da”, esan du. EAJren ordezkariak era berean nabarmendu du Bengoetxeak eta Sémperrek bat egiten zutela txostenaren ondorio batekin,hau da, ikerketan ezin izan dela egiaztatu zigortutako enpresen eta Eusko Jaurlaritzako arduradunen arteko kolaborazioa eman dela; horretan ere bat egiten zutelarik EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek. Latxagaren aburuz, “Euskadiko PPk iparra galdu du, noraezean dabil eta arrakala berri bat ireki du bere baitan” maiatzaren 26ko hauteskundeen atarian. Zentralitatean kokatu nahi bazuten, halako erabakiekin lortzen duten gauza bakarra da beren sinesgarritasun, seriotasun eta estrategia falta erakustea, gizarteak hautestontzietan adierazi duenetik urruntzeaz gain.
“Nola fidatuko gara bozketak hasi baino lehen Eusko Jaurlaritza babesten duten alderdiekin hitzartutako izenpea erretiratzen duenarekin? Nola ezarri konfiantza giroa azken testu bat landu eta adostu ondoren azken orduan baliogabe utzi duten taldearekin? Hori dena, gainera, popularren ordezkariek eurek jakinarazi gabe eta beste iturrietatik jakin dugula”. “Beste hutsegite estrategiko bat da”, adierazi du Latxagak, eta esan du erabaki honekin Euskadiko PP alderdia are urrunago kokatu dela euskal hiritarrengandik eta apirileko hauteskundeetan adierazi zuten borondatetik. “PP alderdia, eta azken hauteskunde orokorretan ikusi genuen, ezerezean geratzeko zorian dago. Desagertzeko arriskua hor dago eta honelakoa moduko erabakiekin prozesua arinago eman daiteke”.
EAJ-PNVko ordezkariak era berean txarretsi du Larraitz Ugarte (EH Bildu) Batzordeko presidentearen jarrera, gainerako taldeekin akordioa bilatu ez duelako eta parlamentuko kideen artean akordiorik ez egoteagatik bozketen atzerapena proposatu duelako. “EH Bilduk Jaurlaritza eta Hezkuntza Saila astintzea baino ez zuen bilatzen eta, horregatik, Ugarte ondorioen zirriborroa prentsara filtratzea mugatu zen Batzordearen konfidentzialtasuna apurtuz. Zirriborroa beste taldeei aurkezteko edo adostasunen bat bilbatzen saiatzeko kortesia ere ez du erakutsi. Zertarako? Bere ondorioak aldez aurretik hartuta zituen, EAJ kondenatzeko epaia Batzordeak bere lanak hasi aurretik idatzita zuen. EH Bilduri ez dio egiak axola, soilik bere kontakizunak eta EAJren kontra etengabeko salaketa egiteak. Legebiltzarraren prestigioa zikintzen badu ere”.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15