Prentsa Aretoa

2019/05/02

EAJ-PNVk salatu du A-28ko hauteskundeak igaro ondoren berriro ere bat egin dutela EH Bilduk, PPk eta Elkarrekin Podemosek Eusko Legebiltzarrean

Iñigo Iturrate legebiltzarkide jeltzaleak salatu du kanpainan “etsaiak diruditela, adiskidetu ezinekoak, baina astero-astero bat egiten dute Eusko Legebiltzarrean”. EH Bilduk, PPk eta Podemosek 100 alditan baino gehiagotan bozkatu dute elkarrekin legealdian, “Eusko Jaurlaritzaren lana oztopatzeko asmoz”

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk salatu du A-28ko hauteskundeak igaro ondoren berriro ere bat egin dutela EH Bilduk, PPk eta Elkarrekin Podemosek Eusko Legebiltzarrean

ARGAZKIA JAITSI

EH Bildu, PP eta Elkarrekin Podemosen legebiltzar-taldeek elkarrekin bozkatu dute berriro ere Eusko Legebiltzarrean. Alboratu egin dituzte apirilaren 28ko hauteskunde orokorretan izandako norgehiagokak, eta argi utzi dute indarrak batzen dituztela interesatzen zaienean.

Oraingo honetan, hiru talde parlamentariek lege-proposamen baten alde bozkatu dute, Erkidegoko Administrazioko langile publiko guztiei atzeraeraginez itzultzeko aurretiazko erretirorako ordainsariak eta kalte-ordainak. Krisi ekonomikoan zehar kendu zitzaizkien, gastu publikoaren murrizketagatik. EAJ-PNVk eta PSE-EEk aurka bozkatu dute.

Iñigo Iturrate koordinatzaile jeltzale eta eusko legebiltzarkidearen ustez, ez da ezer berria. Izan ere, legealdian zehar, EH Bilduk, PPk eta Podemosek ehun alditan baino gehiagotan bozkatu dute elkarrekin, Eusko Jaurlaritzaren lana oztopatzeko. “Kanpainan etsaiak dirudite, adiskidetu ezinekoak, baina astero-astero bat egiten dute Eusko Legebiltzarrean”, nabarmendu du.

Eusko Legebiltzarrak aintzat hartu du PPk erregistratutako lege proposamena, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek babestuta. Estibaliz Larrauri legebiltzarkide jeltzaleak azaldu du EAJ-PNV ez zela bat etorri euskal sektore publikoko langileei aurretiaz erretiratzeko indemnizazioak kentzearekin. 2012eko urtarrilaren 1etik gaur egunera arte egon da indarrean. Izan ere, “neurri hori debekatu egin zuten, Euskadin posible zenean”, eta orain, “atzeraeraginez berreskuratzeak, lege proposamenean eskatzen den bezala, eutsi ezineko milioikada handiko gastua ekarriko lizkioke kontu publikoei -275 milioitik gora-, sektore publiko honetako langileekin alderatuz, gutxi batzuentzat izango litzakeelarik”. Gainera, gastu-araua ez betetzea ekarriko luke, eta ondorioz, ekidingo luke langile publiko guztiekin konprometitutako hobekuntzekin jarraitzea”.

Iturratek bezala, Larraurik ere esan du “adostasun harrigarria” dela “talde hain desberdin eta antagonikoek lortzen dutena, batez ere, hauteskunde-kanpainetan. Batak besteari betoa jartzen dio, baina hemen ere helburu komuna dute: Eusko Jaurlaritzaren pertsonal- eta aurrekontu-politika arduratsua eta orekatuari zailtasunak jartzea”, amaitu du Larraurik.