Next Euskadi
Posta Bidezko Botoa

Prentsa Aretoa

2019/04/18

Aitor Estebanek ohartarazi du PSOE-Ciudadanos akordioa edozer izan litekeela Euskadirentzat onuragarria izatea salbu

Lekeition Kongresurako Bizkaiko zerrendako bigarrenarekin eta BBBko presidentearekin egin den ekitaldian, zerrendaburu jeltzaleak baieztatu du “EAJk izan beharko lukeela, Euskadiko interesak ondoen defendatzen dituenak, Pedro Sánchez baldintzatzeko boterea izan beharko lukeena”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Aitor Estebanek, apirilaren 28ko hauteskundeetan EAJ-PNVk Bizkaitik aurkeztuko den zerrendaburuak, euskal hiritargoari ohartarazi dio gaur, hauteskundeen ondoren PSOEk eta Ciudadanosek bat egin lezaketela Gobernua eratzera begira. “Duela hiru urte egin zuten eta aukera hori edozer izan liteke, baina sekula ez da izango onuragarria Euskadirentzat”. Horregatik eta “gaixotasun horri aurre egiteko txertorik onena EAJk du” baieztatu ondoren, Estebanek Euskadiko hautesleei galdetu die nork nahi duten Pedro Sáncheengan eragina izatea eta baldintzatzeko indarra izatea. “Riverak, euskal autogobernuaren, Ekonomia Itunaren eta euskararen etsaiak; edo EAJk, Euskadiren interesak Madrilen ondoen eta sendoen defendatzen dituen alderdiak? Horixe baita apirilaren 28an Madrilen jokoan egongo dena: Espainia gehiago edo Euskadi gehiago”.

Lekeition egin den ekitaldian, hautagai jeltzaleak adierazi du hauteskunde kanpainaren lehen erdira iritsita Espainiako alderdi politiko batzuen “neurriz kanpoko sentimendu nazionalak” bereari eusten diola, eta berretsi du estatuko alderdi horiek ez dutela “Euskadiz edo euskal herritarren arazoez pentsatzen”, Euskadi erabili besterik ez baitute egiten aurkariaren aurpegira jaurtikitzen den trapu gisa”. Hala mintzatu da iragan asteartean TVEn egin zen debateaz, non Estebanen aburuz argi eta garbi ikusi baitzen parte hartzaile batzuen “estilo zatar eta iraingarria”. Era berean esan du eztabaida hartan egiaztatu zela “Euskadi baliatu zutela ‘cuponazo’ hitza ateratzeko, indarkeriaz hitz egiteko eta Estatutua ez betetzea eskatzeko”.

Horren aurrean, Estebanek baieztatu du EAJ-PNVk politika egiten duela “elkarrizketan eta akordioan oinarrituta” eta gaineratu duenez “guk erakutsi dugu hauteskunde programa seriotan hartzen dugula, lan egiten dakigula eta hitza betetzen dugula”. “Talde lanean” egiten den lana, Estebanen hitzetan, eta esan du jarduteko molde horretaz oso harro sentitzen dela. Hala aipatu ditu Idoia Sagastizabal “funtsezkoa esparru ekonomiko eta industrialean eta denon errespetua irabazi duen diputatua”; Mikel Legarda, Joseba Agirretxea eta Iñigo Barandiaran. Baina era berean azpimarratu du EAJ-PNVk alkate jeltzale jaun-andreekin, Aldundiekin eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean egiten duen lana. “Denok norabide berean boga eginez”, ongizate eta garapen ekonomiko gorenenak lortzeko. “Askok erreferentetzat eta beste batzuek zeharka eta bekaizkeriak jota begiratzen digute”, esan du. “Eta lortu egin dugu kanpokoek eta barrukoek jarri dizkiguten oztopo guztien gainetik. Ez da bide samurra izan. Baina EAJ harro egon daiteke”. Horregatik guztiagatik, Aitor Estebanek baieztatu du beharrezkoa dela Madrilen Euskal Talde indartsua egotea “Espainiako politikagintza baldintzatzeko eta honek Euskadi baldintzatu ez dezan. Ahots sendoa behar dugu, zentzuduna, politika egiten jakingo duena akordioetan oinarrituta”.

Idoia Sagastizabal Bizkaitik Kongresurako zerrendako bigarren denak baieztatu du PSOE, Podemos eta PPko euskal diputatuak “bertso solteak” direla beren talde parlamentarioetan eta, beraz, “Euskadiren etorkizuna ezin dugu utzi euskal hiritargoaren interesak defendatzen ez dituztenen eskuetan”. Horrela eta “panorama honen aurrean”  esan du “aukera bakarra” dagoela .“EAJ da aukera bakar hori, gu garelako Madrilen Euskadiren ahotsa “. “Agenda bat daukagu Lekeition, Bizkaian, Euskadin eta Madrilen; baita Europan ere, Euzko Alderdi Jeltzalea joango delako Euskadiren interesak jokoan egongo diren leku guztietara”, baieztatu du.

Itxaso Atutxak, Bizkai Buru Batzarreko presidenteak, gaur Lekeition egin den ekitaldi politikoa itxi du esanez politika egiteko “bi modu” ikusten ari garela. Lehenengoa “suntsitzeko helburuarekin egiten dena”. “Soilik esaten digute zer egingo ez duten, zer beteko ez duten eta zer eskubide kenduko dizkiguten; eta beste bat dago elkarrizketan, adostasunean eta akordioetara iristeko ahaleginetan oinarritua”, azaldu du. “Politika proaktibo eta eraikitzaileaz ari naiz; hala lan egiten duen beste alderdiren bat aurkitzen baduzue, esan iezadazue, mesedez. Hori da EAJren politika. Politika erabakitzailea Madrilen, Euskadin, Bizkaian eta Lekeition… Politika eraikitzailea”, baieztatu du Atutxak. Bizkaiko burukideak berriro nabarmendu ditu EAJ-PNVren politikagintza markatzen duten hiru hitzak: konfiantza, sinesgarritasuna eta erantzukizuna. “124 urteren buruan alderdi gisa ematen jarraitu behar dugun konfiantza; 40 urtetan Euskadiko erakunde nagusiak gobernatu izanak ematen digun sinesgarritasuna, eta kudeaketa publikoak eta kontuak zuzenean emateak suposatzen duen erantzukizuna”, amaitu du.

Next Euskadi
Alderdi Eguna 2018
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA