Prentsa Aretoa
2019/03/07
Emakume legebiltzarkide jeltzaleek M8ko greba egingo dute eta egunero lanean jarraituko dute berdintasunaren alde
Biharko soldata genero indarkeriaren aurkako borrokara bideratuko dute
Bihar, martxoak 8, EAJ-PNVko legebiltzarkide emakumeek jarduera politiko arrunta geldituko dute, emakumeen aldarrikapenak agerian uzteko, eta baita ere esateko “egunero lanean jarraituko dugula gizon eta emakumeen arteko benetako berdintasunaren alde”. Legebiltzarkideek erabaki dute biharko kontrol bilkurara ez joatea eta “kalean aldarrikatzea zein gizarte eredu nahi dugun. Gizarte justua eta berdinkoia, non gizon eta emakumeok eskubide berberak izango baititugun”. Ordezkari jeltzaleek parte hartuko dute mugimendu feministak antolatutako ekitaldietan, berdintasunaren aldeko eta diskriminazioaren aurkako borrokarekin bat eginez. “Biharko aldarrikapen-eguna babesten dugu eta harekin bat egiten, eta berresten dugu berdintasunaren aldeko gure eguneroko lana eta emakume guztien askatasuna. Dagokigun erakunde-esparrutik, emakumeen aldarrikapenak gure egiten ditugu eta horiek gauzatzeko lan egingo dugu”.
EAJ-PNVren parlamentariek erabaki dute biharko soldata genero indarkeriaren aurkako lanean diharduten Euskadiko hainbat elkarteri ematea. “M8ko gure soldata baliatu nahi dugu kolektibo horiek baliabide gehiago izan ditzaten indarkeria matxistaren aurkako borrokarako, hori baita gure gizartearen gaitz okerrenetako bat”.
EAJ-PNVren legebiltzarkide diren emakumeok greban parte hartuko dugu ondorio guztietarako. Hori dela eta, gure elkartasuna adierazi nahi diegu bihar greba egingo duten milaka emakume langileri eta hileko dagozkien ordainsarietan deskontatua izango dutenei. Lanegun horrengatik jasotako dirua emakumeen hainbat elkarterentzako izango da. Helburua da gizarte berdinkoiagoa eraikitzen aurrera egitea, hobea izan dadin guretzat eta etorkizuneko belaunaldientzat.
Legebiltzarkideek ez dute greba eskubiderik. Ondorioz, emakumeek lanuztearekin bat egin arren, ez zaie soldatan deskonturik egingo. Hori dela eta hartu dute Euzko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos legebiltzar-taldeko emakumeek hartutako erabakia.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15