Prentsa Aretoa

2019/02/28

Iñigo Iturrate: “Lehendakariak, beti egin dugun bezala, akordioaren eta elkarrizketaren alde egin zuen Katalunian gatazka konpontzeko”

Legebiltzarkide jeltzaleak adierazi du ‘Procés‘aren saioak erakusten ari direla akusazioen tesiak “ahulak” direla, eraiki dutena makala da inputatutako delituen larritasunari eusteko

rss Ezagutzera eman
Iñigo Iturrate: “Lehendakariak, beti egin dugun bezala, akordioaren eta elkarrizketaren alde egin zuen Katalunian gatazka konpontzeko”

ARGAZKIA JAITSI

  • Urkulluk Auzitegi Gorenean egin dituen adierazpenei buruz
    2019/02/28

    ARTXIBOA JAITSI

Lehendakaria Auzitegi Gorenera deitu dute, testigu gisa parte har dezan. Bertara sartu baino minutu batzuk lehenago, atean bertan, Iñigo Iturrate EAJ-PNVren legebiltzarkideak hitz batzuk izan ditu Iñigo Urkulluk izandako eginkizunaren inguruan, Kataluniako gatazkan konponbide adostua bilatzeko. Parlamentari jeltzaleak adierazi du Iñigo Urkulluk, bere deklarazioan, behin eta berriro egin duela bide politikoen alde, izaera politikoko arazoak konpondu ahal izateko. Defendatu zuen, defendatzen du eta defendatuko du berak beti pentsatu duena, eta guk alderdi gisa baita ere. Elkarrizketa eta akordioa, egoera hau gainditzeko. Lehendakaria beti saiatu zen elkarrizketaren bidea defendatzen, aste horietan bizi izandako tentsioa baretzeko”.

Iturrate hainbat saiotara joan da “Procés”agatik egiten diharduten kausan, eta hedabideen aurrean baieztatu duenez, akusatzaileek arazoak dituzte galdeketetan, buruzagi independentistei leporatutako delitu larriak demostratzeko. “Epaiketa hau ez zen inoiz eman behar. Baina hortik haratago, saioetan erakusten ari dira akusatzaileek defendatzen dituzten tipifikazio penal hain larriak zeharo ahulak direla. Funtsik gabeko akusazioak dira”, gaineratu du. Horrez gain, nabarmendu du Gelako presidentearen jokabidea, Marchena epailearena, “formak asko zaintzen” ari baita, ekiditeko defentsek errekurtsoa aurkeztu ahal izatea Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegian. “Epaileak eta alde guztiek dakite prozesu hau Estrasburgon amaituko dela eta zeharretik begira ari dira etengabe”.