Prentsa Aretoa
2019/02/25
Josune Gorospe: “Euskadiko interesak defendatzen jarraitzea da gure helburu nagusia Madrilen”
Ordezkari jeltzalearen berbetan, oso garrantzitsua da Diputatuen Kongresuan talde sendoa edukitzea, “talde eraginkor eta indartsua izatea euskal gizartearentzat hobekuntzak lortzen jarraitzeko”
Josune Gorospe Diputatuen Kongresurako Bizkaiko hautagaitzaren ordezkariak esan duenez, apirilaren 28an izango diren hauteskunde orokorretarako kanpaina “gogorra eta luzea” izango da; baina, Euzko Alderdi Jeltzaleak, beti bezala, “seriotasunez eta erantzukizunez” joko duela esan du euskaldun guztien interesak defendatzen jarraitzeko. “Hauteskundeetan aurkeztuko gara Madrilen Euskadiren interesak defendatzen jarraitzeko. Hori da gure helburu nagusia, euskal agenda, alegia. Hemen bizi gara eta hemendik egiten dugu lan. Hori dela eta, gure kanpaina Euskaditik egingo dugu”, adierazi du.
Bizkaia Irratian egindako elkarrizketa batean, legebiltzarkide jeltzaleak nabarmendu ditu euskal gizarteak izan dituen hobekuntzak azken legegintzaldietan Kongresuko EAJ-PNVren taldeak egindako lanari esker. Horren harira, talde jeltzaleak Madrilen egindako neurrien artean, Gorospek Kupoaren akordioa eta euskal Kontzertu Ekonomikoaren defentsa, edo pentsioen igoera nabarmendu ditu. “EAJ-PNVk esparru guztietan lortu ditu euskal herritarrentzako hobekuntzak. Inbertsioak azpiegiturak bultzatzeko, Abiadura Handiko Trenerako inbertsioak eta euskal herrietan trenbide-sareetarako; inbertsioak ikerkuntzarako zentro teknologikoetan; eta unibertsitateari bideratutako inbertsioak… Hori da, azken finean, guri kezkatzen zaiguna. Hori lortzeko lan egingo dugu, eta, gainera, Gernikako Estatutua bere osotasunean betetzea aldarrikatzen jarraituko dugu”.
Horrexegatik, ordezkari jeltzalearen ustez, oso garrantzitsua da Diputatuen Kongresuan talde sendoa edukitzea, “talde eraginkor eta indartsua izatea euskal gizartearentzat hobekuntzak lortzen jarraitzeko”.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15