Prentsa Aretoa
2019/02/19
Joseba Egibar: “Estatu-arrazoiaz enkausatu dute Katalunia. Buruzagiak epaitu eta kondenatuta, estrategia soberanista geldiarazi nahi dute”
GBBko presidente eta Eusko Legebiltzarreko bozeramaile jeltzalea `procés´-aren epaiketan izan da gaur. “Estatuak hegoak moztu nahi dizkio askatasunez erabaki eta bozkatu nahi duen herriari”, kritikatu du
Gipuzko Buru Batzarreko presidente eta Legebiltzarreko EAJ-PNV taldearen bozeramaile Joseba Egibarrek salatu du buruzagi politiko katalanak epaitzearen azpian datzala “Estatu estrategia” bat, “Kataluniari hegoak mozteko”. “Katalunia auzipetu dute Estatu arrazoiak bultzatuta, eta bere buruzagiak epaitzearekin eta zigortzearekin bilatzen da subiranotasunaren aldeko estrategia indargabetzea”, adierazi du. “Une honetan, Estatuak prozesatuta dauka Katalunia, bere etorkizuna dauka auzipetuta”, nabarmendu du. “Hegoak moztu nahi dizkio bere etorkizuna erabaki eta bozkatu nahi duen herriari”. “Eta mezu hori ez da prozesatuentzat soilik, hurrengo belaunaldiei ere zuzentzen zaie”. Izan ere, “Estatuak ikusten du bere egitura arriskuan jar daitekeela, bide demokratikoetatik, indarkeriarik gabe”. Hori dela eta, ziur agertu da “besteok ere badugula gure ardura” gai horretan.
Legebiltzarretik ordezkaritza bat doa ‘procés’aren epaiketara, eta ordezkaritza horretako kide da Joseba Egibar. Adierazi duenez, “Kataluniak bere etorkizuna libre eta demokratikoki erabaki nahi zuela esan zuen unetik, Estatuak estrategia politiko eta instituzionala antolatu zuen, batetik, eta penala, bestetik”. “Horren lekukoa da 155a; hau da, Kataluniako instituzioak indargabetu egin zituzten”, azaldu du. Eta horrekin batera indarrean jarri da “estrategia penala, azkenaldian, belaunaldi oso bat espetxeko bidean jarri eta urte askotako zigorra sartzeko asmoa eta nahia”.
Puntu horretan gogoratu du Soraya Sáenz de Santamaríak “ozen” eta “harro” esan zuela ‘vamos a liquidar el independentismo, y a descabezar al soberanismo’. “Orduan, hori politikoki esaten denean eta gero ikusten duzunean uztarketa osoa eginda, aginte judiziala horri forma eman nahian badatorrela, galde litzateke non dauka Kataluniak bere bekatua? Edo hemen auziperatuak diren pertsona hauek non daukate bere bekatua? Non da indarkeria non biolentzia? Hautesontzi batean papeleta bat sartzea hori indarkerian erortzea ote da?”, galdetu du. “Ez, jakina”, gaineratu du, “beraiek, jakin badakite bi milioitik gora katalanek esan zutela eta erabaki zutela -nahiz eta kontrakotasun askoren aurre eginda-, onartu zutela onartu zutena”. “Eta hori da niretzat funtsean dagoena eta horri ataka guztiak itxi nahi dizkiete”, ondorioztatu du.
Gogoratu du 2017ko urriaren 1ean bera ere Katalunian izan zela, adierazi du indarkeria Polizia Nazionalak eta Guardia Zibilak erabili zutela. “Gu bertan izan ginen eta han ikusten zena zen asmoa eta erabakitasuna, Kataluniak bere etorkizuna erabaki zezan”, nabarmendu du. Horren aurrean, esan du hauteskundeak etorriko direla eta eragina izango dutela, “baina Kataluniako auzia eta ondorengoak eta ondorioak, garrantzi politiko izugarria izango dute onerako edo txarrerako”. “Kataluniak bere etorkizuna erabakitzeko eskubide horren bermeak behar ditu, hitza eman eta erabakia errespetatzea”, amaitu du.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15