Prentsa Aretoa
2019/02/18
Iñigo Iturrate: “Gure estrategia da euskal hiritargoaren interesak edonon defendatzen jarraitzea”
Legebiltzarkide jeltzaleak nabarmendu du Euskadiko egonkortasunaren eta Espainiako estatuko nahaste politikoaren artean bizi den giroa, eta euskal hiritargoa animatu du apirilaren 28ko hauteskundeetan parte hartzera, EAJ-PNVk jarrai dezan euskal hiritargoaren ongizatea babesten
Iñigo Iturrate ordezkari jeltzaleak EAJ-PNVk ordezkaritza duen erakunde guztietan egindako lana aldeztu du, bere proposamenek eta ekarpenek euskal hiritargoarentzat dakartelako ongizate maila zuzenean hobetzea. Ildo beretik, euskal gizarte osoari eskatu dio apirilaren 28ko hauteskundeetan parte hartzea eta talde jeltzalearengan konfiantza jartzea, EAJ-PNVk euskal hiritar guztien interesak Madrilen defendatzen jarrai dezan.
ETB1en egin zaion elkarrizketan Iturratek adierazi duenez “EAJ prest dago gehiengo argirik espero ez diren hauteskundeei aurre egiteko”, Pedro Sánchezen gobernu sozialistaren jarraipena eta muturreko eskuinekoen oposizioa izango direlako hauteskunde kanpainaren gai nagusiak. “Oso zaila izango da gure mezua hedabideetan sartzea, baina gure estrategia oso argia da. Gure apustua izango da euskal hiritargoaren interesak Euskadin eta edonon defendatzen jarraitzea eta, kasu honetan, Madrilen ere bai. Espero dugu euskal gizarteak argi ikustea eta partekatzea gure taldeak Diputatuen Kongresuan egin duen lan bikaina”, esan du.
Zentzu honetan, Iturratek esan du gizarteak nahiko barneratuta daukala euskal hiritargoaren interesak ondoen defendatzen dituen alderdi politikoa Euzko Alderdi Jeltzalea dela, muturreko eskuindarrak euskal autogobernuaren eta euskal gizartearen askatasun zibilen kontra egiten ari den kanpainaren aurrean. “Argi dago muturreko eskuindarraren agenda iritsi dela eta horren aurrean gizarte osoari eskatu behar diogu gure-gurea den horri eustea. Herritarrek bat egin behar dute beren interesak ondoen defendatuko dituzten alderdiekin, autogobernuarekin eta giza eskubideen defentsarekin, eta maila horretan EAJ-PNV ondo baino hobeto kokatuta dago eta uste dut euskal gizarteak hala ikusten duela”, amaitu du.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15