Prentsa Aretoa
2019/02/18
EAJ-PNVk euskal gizarteari gonbitea luzatu dio autogobernuari buruzko eztabaidan parte har dezan
Eusko Legebiltzarrak partehartze sozialerako prozesua abiatu du gaur, hainbat kanal aktibo tarteko, herritarrek iritzia eman dezaten eta esan dezaten nola nahi duten beren etorkizuna eraiki. Jone Berriozabal legebiltzarkide jeltzaleak nabarmendu du zein garrantzitsua den kaleko ahotsa jasotzea “gure proposamenak aberaste aldera”
EAJ-PNVk euskal herritar guztiei gonbidatu die aktiboki parte har dezaten Eusko Legebiltzarrak gaur abian jarriko duen prozesuan, autogobernua eguneratzeko iritziak jasotzeko. “Herritarrak inplikatu nahi ditugu, Ganberan gaurtik aurrera aktibatuko diren bideak erabili ditzaten, eztabaida soziala pizteko eta sustatzeko. Etorkizuna guztion artean eraiki nahi dugu, eta kaleko iritzia benetan garrantzitsua da gure proposamenak aberastuko eta osatuko baditugu. Inplikazio sozialak lagunduko digu gure lana kontrastatzea ordezkatzen ditugun pertsonekin”, esan du Autogobernu Ponentziako koordinatzaile den Jone Berriozabal parlamentariak.
Horretarako, Eusko Legebiltzarrak hainbat tresna garatu ditu, erraz sartzekoak. Horien artean dago www.autogobernua.eus plataforma digitala. Bertan, Berriozabalek xehatu duenez, Euskadiko Autogobernua eguneratzeko Ponentziak onartutako oinarriak daude, hala nola legebiltzar-taldeek erreserbatutako boto partikularrak. Herritarrek aukera izango dute ekarpenak egiteko oinarri horietako bakoitzari eta boto partikular bakoitzari. Prozedura sinplea da, non erabiltzailea erregistratu beharko baiten izen-abizenak eta NAN zenbakia emanaz. Webgunean parte hartzeaz gain, telefono zenbakia ere jarri da, 945004253, mezuak utzi ahal izateko. Idatziz egiteko, gutuna bidali ahal izango da honako posta helbidera: ‘Autogobernu Ponentzia - Ekarpenak / Eusko Legebiltzarra (Becerro de Bengoa, s/n 01005 – Vitoria-Gasteiz.
“Garrantzitsua da herritarrek jakitea legebiltzar-taldeek beren mezuak entzun eta irakurriko dituztela, eta ez horiek bakarrik, baita testu artikulatua idazteko lanean diharduten bost adituek ere. Jakin dezatela lan baliagarria izango dela gure gizartearen pluraltasuna adierazteko”. Ordezkari jeltzaleak azaldu duenez, “partehartze sozialeko prozesu hau amaitzen denean, jasotako iritzi guztiak jasoko dira eta juristei zein ordezkari politikoei igorriko zaizkie. Iradokizun horiek lagunduko digute gure lana osatzen, eta nahi duten taldeek defendatu ahal izango dituzte tramite parlamentarioan, zuzenketen bidez. Gero eta iritzi gehiago jaso, orduan eta gertukoagoa, zehatzagoa eta pluralagoa izango da lortzen dugun irudia, gizarteak etorkizuna nola eraiki nahi duen irudikatuko duena”.
Partehartzerako hiru tresna horiek aktibo egongo dira aditu-taldeak bere lanak amaitu arte (gutxi gora behera, ekainera arte). Hori dela eta, herritarrek emandako iritziak kontuan hartu ahal izango dira egungo lan-fasean, edo testua Eusko Legebiltzarrean sartzen denean ekimen legegile gisa.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15