Prentsa Aretoa
2019/02/07
EAJ-PNVk espainiar Gobernuari eskatu dio “Aita Mari” eta “Open Arms” itsasontziei baimena eman diezaiela Mediterraneora joateko
Juan Carlos Ramírez-Escudero legebiltzarkideak baieztatu du Espainiar Gobernuak ikuspuntu humanitarioa lan egin behar duela itsasontzi horiek bizitzak salbatzen jarrai dezaten. “Ezin da aitzakia teknikoen atzean ezkutatu, milaka pertsonaren bizitza dago jokoan”
Juan Carlos Ramírez-Escuderok, EAJ-PNVren legebiltzarkideak, espainiar Gobernuari eskatu dio baimena eman diezaiela berehala “Aita Mari” eta “Open Arms” itsasontziei, itsasoratzeko eta jarduera humanitarioarekin jarraitzeko. “Ulertezina da bi itsasontzi horiek Pasaiko eta Bartzelonako portuetan blokeatuta egotea, eta Sustapen Ministerioak baimena ukatzea. Ulertezina da krisi humanitario baten aurrean, bi itsasontziotako tripulazioek ezin izatea errefuxiatuei lagundu eta beren bizitzak salbatu”. Ramírez-Escuderok deitoratu du Estatuak kontu teknikoei heldu izana, itsasoratzea ekiditeko, eta galdegin du printzipio humanitarioa betetzea eta giza eskubideak errespetatzea. “Pedro Sánchezen gobernuak egoera ahalik eta azkarren aldatu beharko luke, eta giza eskubideei eutsi, edozein gobernu demokratikok egin behar duen moduan”, esan du. “Aurrean daukaguna ez da nabigagarritasun-baimenen inguruko arazo tekniko bat. Arauak bigunagoak izan daitezke, itsasontzi horien funtzioa ez baita aisialdia. Pertsonak erreskatatzea da horiek helburua”.
Legebiltzarkide jeltzaleak nabarmendu du itsasontzi horiek funtsezko lana egiten dutela: bizitzak salbatu. “Lan humanitario hori eskumena duten agintariei dagokie”. Hori dela eta, zalantzan jarri du Gobernuaren borondatea milaka eta milaka pertsonari beharrezko laguntza humanitarioa emateko. “Etorkizun hobearen bila egiten duten bidea beren biziaz ordaintzen dute”, eta EAJ-PNVren izenean, pertsona horien eskubideen alde lanean diharduten elkarteei elkartasuna eta konpromisoa luzatu die, lan horri eutsi diezaioten. “Berriro ere Gobernuari eskatzen diogu Giza Eskubideen elementua sar dezala egoera tamalgarri honetan”.
Ramírez-Escuderok Legebiltzarrean egin ditu adierazpenak, legez besteko proposamen bat eztabaidatu dutenean, Espainiako Gobernuak larrialdi humanitarioaren aurrean "Aita Mari" eta "Open Arms" barkuei itsasoratzeko ezarri dien debekuari buruz. Ganberaren Osoko Bilkurak ekimena babestu du, bi itsasontziek Mediterraneora joan ahal izatea eskatzeko.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15