Prentsa Aretoa
2019/02/04
Unai Grajales: “Energiaren jasangarritasunaren alde egitea gizartearen ongizatearen eta etorkizunaren alde egitea da”
Ekonomiaren Garapeneko batzordeak argi berdea eman dio Jasangarritasun Energetikoko Legea izango denaren irizpenari, ahobatez adostuta. Legearen asmoa da energia ekoizteko eta kontsumitzeko modua aldatzea, espazio “jasangarriagoak eta efizienteagoak” lortzeko
Jasangarritasun Energetikoko Lege Proiektuaren tramitazioari bide eman dio Eusko Legebiltzarrak, Ponentziak egindako irizpena onartu baitu gaur Batzordeak. Legebiltzar-talde guztiekin ahobatez lortutako akordioak ahalbidetuko du legeak Ganberako bilkuran aurrera egitea hile honetan bertan (otsailean). Unai Grajales legebiltzarkide jeltzaleak akordioa baloratu du, Legea “erabakiorra eta garrantzitsua izango baita etorkizun iraunkorra eraikitzeko, onura ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak izango dituena euskal gizarte osoaren ongizaterako”.
Grajalesek nabarmendu duenez, erregulazio berriaren ondorioz, administrazio publikoak eredu izango dira energiaren erabileran efizientzia bultzatzeari eta energia berriztagarriak ezartzeari dagokionez. Baina sektore pribatua ere jasoko du bere baitan (industria, garraioa, mugikortasuna edo etxebizitza bezalako eremuetan). Horrela, sektore pribatuak ere (administrazioak baino malgutasun handiagoz bada ere) aurrera egin beharko du aurrezki- eta efizientzia-konponbide berrietarantz. “Funtsezko legea da baliabide energetikoen erabilera efizienteagorantz aurrera egiteko. Uste dugu akuilu izango dela energiaren efizientzia mailak hobetzeko. Azken helburua da guztien inplikazioa lortzea, eta horretarako, Administrazioa eredu izatea. Funtsezko pausua ematen ari gara guztiok, energia eredu berri baterantz trantsizioa egiteko. Herri gisa gehiago atzeratu gabe eman beharreko jauzia da”.
Legeak hainbat helburu ezartzen ditu. Besteak beste, euskal administrazio publikoek %30 gutxitu beharko dutela beren energia-kontsumoa 2030rako. Urte bererako, administrazio bakoitzaren kontsumoaren gutxienez %32 eraikinetan bertan dauden energia aprobetxatzeko instalazioetatik etorri beharko da. Era berean, 2020tik aurrera, erosiko dituzten ibilgailu guzti-guztiek erregai alternatiboak erabili beharko dituzte. Legez aurreikusitako neurriak betetzen direla ziurtatzeko, Eusko Jaurlaritzak tresna finantzarioa sortuko du, udalei eta tokiko entitate txikiei garatu beharreko ekimenak finantzatzen laguntzeko. Parlamentari jeltzaleak adierazi duenez, funts hori “erakunde horiek elikatuko dute gero, energian aurreztutako dirua berriro inbertituko baitute efizientzia
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15