Prentsa Aretoa
2019/01/25
EAJ-PNVk oposizioko alderdiei eskatu die funtzionarioen soldaten igoerari eta RGIaren eta hezkuntza itunen hobekuntzei emango dioten balizko “ezetza” azaltzea
Iñigo Iturrate legebiltzarkideak “on eta egoki ” jotzen du datorren astean Eusko Jaurlaritzak aurrekontuen inguruan hartu beharreko neurriei buruz onartuko duen lege proiektua, eta auzitan jarri du EH Bilduk Euskadiko errealitatearen aurrean erakutsi duen konpromiso falta
Iñigo Iturrate EAJ-PNVko legebiltzarkideak oposizioko taldeei eskatu die aurrekontuen luzapenaren eragina sentitu duten milaka pertsonei azaltzea Eusko Jaurlaritzak datorren astean onartuko duen lege proiektuari emango dioten “balizko” ezetza, hain zuzen ere 2019rako aurrekonturik ez izateak dakartzan ondorioak zuzentzeko eta arintzeko prestatzen ari denari. Iturratek Onda Vascari eskainitako elkarrizketan adierazi du alderdi bakoitzak azalpenak eman beharko dituela eta esan beharko duela zergatik uko egin dion euskal gizartearen zati handi batentzat onuragarriak izango diren ekimenak onartzeari. “Jaurlaritzak proposatu dituen neurriak onak dira eta horiek gauzatzeko dirua dago, eta nik galdetuko nuke nor ote dagoen ezetza emateko prest funtzionarioen soldataren igoerari eta RGIa eta hezkuntza-itunak hobetzeari”. EH Bilduk ohartarazi du ez duela legea onetsiko irakurketa bakarraren bidez egiten bada, eta Iturrateren aburuz erantzun horrek berriro erakusten du beldurra edo Euskadiko errealitatearekiko konpromisorik eza.”EH Bilduk baietza emango ote die inoiz herritarren bizimodua, ekonomia, inbertsioak eta Herri honetako azpiegiturak hobetzeko ekimenei?, Negoziatzeko prest egongo ote da?”. Borondate hori, amaitu du, ikusteke dago oraindik.
Ordezkari jeltzaleak gogoratu du Eusko Jaurlaritzak premiazko neurrien lege hau iragarri zuela EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PPk osatzen duten “hirukoak” aurrekontuen proiektua itzuli zuenean. “Erantzukizun osoz egin zuen funtzionarioek galdu duten erosahalmena berreskuratu ahal ditzaten, pentsiodunek RGIa hobetzearen bidez ere hobekuntzak jaso ditzaten eta itunpeko sareko irakasleen soldata igotzeko. Legebiltzarrera eramango diren neurri hauek dira Eusko Jaurlaritzak kontu publikoen proiektuan jaso zituenak, baina EH Bildu, EP eta PP alderdien hirukoak eraitsi zituenak”.
Transferentzien egutegia
Espainiako gobernuak aste honetan bertan bidali duen transferentzien egutegiari dagokionez, Iturratek positibo jo du lehenetsi beharrekoak diren transferentzia batzuk, espetxeak eta gizarte segurantzaren erregimen ekonomikoaren kudeaketa, atzeratu edo negoziaketatik kanpo utziko dituzten arren. Estatuak, esan du ”ez du boterea galdu nahi onartutako legeak bete gabe utzita ere”. “Eta alderdi batzuk daude, PP esaterako, ETAren komodina erabiltzen jarraitzen dutenak partidismoa egiteko, aurrekoa desgastatzeko eta legea bete gabe uzteko. Legearen defendatzailerik sutsuenaren jantziarekin gizartearen aurrean aurkezten dena da orain intsumiso izatera deitzen duena espetxeen kudeaketaren transferentzia ukatuz. Guztiz deitoragarria da ETA desagertu den arren gai hori baliatzen jarraitzea oposizioa egiteko, eta guztikz ulertezina da gaixotasun larriak dituzten presoei baldintzapeko askatasuna ukatzea eta aldi berean, Eduardo Zaplanarena bai onartzea, lege aurreikuspen horren beharrean dagoelako”.
Herenegun
Iñigo Iturrate eusko legebiltzarkide eta Giza Eskubide gaietarako bozeramaileak aintzatetsi du Eusko Jaurlaritza egiten ari eden ahalegina Herenegun programa hezitzaileak ahalik eta adostasunik handiena jaso dezan eta euskal gizartearen gehiengo nagusi batek bere burua programa horretan islatuta ikus dezan. “Bere garaian, exekutiboak unitate didaktikoa aurkeztu zuenean, adierazi genuen ados geundela, bere edukiek iraganean bizi genuen indarkeria azaltzen lagunduko zutelakoan”. Orain, talde politikoen eta hezkuntza-erkidegoaren ekarpenak jasotzeko ireki den prozesuaren ondoren, Eusko Jaurlaritzak hitzeman du proiektuan ekarpen horiek jasoko dituela, eragileen parte hartze hori ere islatzeko. “Garrantzitsua da eztabaida ireki izana terrorismoa eta indarkeria politikoa deslegitimatzeko xedea duen programa izan dadin eta ahalik eta adostasun mailarik handiena izan dezan”.
Iturratek ukatu du unitate didaktikoak indarkeria edo terrorismoa justifikatuko duenik eta nabarmendu du bere ispirituan zegoela eta dagoela indarkeria eta terrorismoa argi eta garbi deslegitimatzea. Erretiratzea eskatu duten alderdi eta elkarte batzuek eginiko neurrigabeko kritiken aurrean, Iturratek, horiek denak arbuiatzeaz gain, Eusko Jaurlaritza desgastatzeko egiten ari diren estrategiaren barruan kokatu ditu ”Justifikaziorik gabeko kanpaina egin da mugitu nahi ez dutenen eta, ikusten dutena gustuko ez dutelako, iraganari aurre egin nahi ez diotenen aldetik. Guztiz ezinbestekoa da iraganari begi kritikoekin begiratzea. Begiratu behar dugu bakoitza non zegoen, zer egin zuen eta zer egin ez zuen. Eta ispilu horrek itzultzen diguna gustuko ez badugu, beldur hori gainditu beharko dugu”. Ordezkari jeltzaleak kritika horien aurrean azpimarratu nahi izan ditu hezkuntzako eta unibertsitateko eragileek asmo positiboarekin egin dituzten ekarpenak, materiala egoki jotzen dutelako bilatzen den helbururako. ”Azpimarragarria da hezkuntza-erkidego osoak programa ondo baloratu izana eta hobetzeko ekarpenak egin izana. Harrera on hori oso garrantzitsua da, Herenegun programa eskolako curriculumaren parte izango delako”.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15