Prentsa Aretoa

2019/01/26

Giza-Eskubideen defendatzaileek mundu osoan pairatzen duten indarkeriaren eta heriotzaren zurrunbiloa salatu du EAJ-PNVk

Ana Oregi eta Iñigo Iturrate Hondurasera bidaiatuko dira Giza Eskubideei jarraipena egiteko helburuarekin Erdialdeko Amerikako herrialde horretara joango den euskal ordezkaritzarekin. Bizitza galtzeko mehatxuak jaso zituelako, Euskadin harrera eman zitzaion emakumearen egoera aztertuko dute bertan. “Ezin gara geldirik geratu gure konpromiso eta babes osoa behar duten gertakarien aurrean. Gure derrigorra da Giza Eskubideen defentsa eta babesa eskatzea eta euskal erakundeak egiten ari diren lana ezagutzera ematea, krimen hauek geldiarazteko eta zigorrik gabe gera ez daitezen”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Ana Oregi eta Iñigo Iturrate izango dira Euskadin harrera eskaini zitzaion Giza Eskubideen aktibistaren egoeraren jarraipena egitera Hondurasera bidaiatuko den euskal ordezkaritzako kideetako bi -Giza Eskubideen defendatzaileak Babesteko programaren barruan-, desagertutako pertsonen familiekin bere herrialdean egiten zuen lanagatik jasaten zuen jazarpenagatik. Misioak emakume honen bueltatze fasea aztertuko du, gaur egun daukan arrisku maila egiaztatuko du eta gaur egun jazarriak diren pertsonei adieraziko die euskal erakundeen babesa eta elkartasuna. 

“Honduras moduko herrialdeetan Giza Eskubideak defendatzea garesti irten ohi da; hain garesti ezen kasu gehiegitan bizitzarekin ordaintzen baita. Krimen hauek, gehienetan, zigorrik gabe geratzen dira eta jazarpen, difamazio eta eraso fisikoen ondoren etorri ohi dira”. Are larriagoa da emakumeen egoera, salatu dute ordezkari jeltzaleek “emakumeak, indarkeriaren eta heriotzaren zurrunbilo honetan, kaltetuenak direlako, era guztietako erasoak pairatzen dituztelako, besteak beste abusu sexualak eta diskriminazioak”. Zentzu honetan, Euskaditik Giza Eskubideen defentsa eta babesa exijitzeko egiten den lana guztiz erabakigarria da, aktibisten kontra egiten den mehatxuaren intentsitatea arintzen  laguntzen duelako. “Eusko Jaurlaritzaren, Eusko Legebiltzarraren eta Giza Eskubideen erakundeen babesa daukate, eta horrek ere laguntzen du babesa ematen zaien pertsonen kontrako erasoak hain gogorrak izan ez daitezen. Erakundeen  aldetik eta esparru politikotik ematen den babes hori indartu nahi dugu inpunitate judizialarekin amaitzen laguntzeko. Urratzaile hauek ezin dute orain arte bezala zigorrik gabe jarraitu”. 

Hondurasen dauden bitartean, euskal ordezkariak giza eskubideen aldeko mugimenduetako ordezkariekin, nazioarteko erakundeekin,Honduraseko agintariekin eta diplomatikoekin elkarrizketatuko dira. “Eusko Jaurlaritzaren aldi baterako babesa emateko daukan programa emango dugu ezagutzera eta prebentzio,laguntza eta babes mekanismoak indartzea eskatuko dugu”. Front Line Defenders erakundeak  Latinoamerikako errepresio eta hertsapenaren inguruan egin duen azken txostenaren arabera, Giza Eskubideen aldeko borrokak, 2018an, 321 defendatzaileren bizia eraman zuen, Honduras delarik kasu gehien ematen den herrialdea. “Bizitza da  pertsona hauek guztiak  denoi dagokigun gauza bat egiteagatik, oinarrizko eskubideak defendatzeagatik, ordaintzen duten prezioa

EL SALVADORGO HAUTESKUNDEAK

Honduraseko egonaldia amaitutakoan, Oregi eta Iturrate El Salvadorrera bidaiatuko dira 2019ko otsailaren 3an egingo diren hauteskunde presidentzialetan  begirale gisa jardutera. Inkesta guztien arabera, Nayib Bukele hiriburuko alkate ohia da hauteskundeak irabazteko eta azken hogeita hamar urteotan herrialdea gobernatu duen bipartidismoa hausteko aukera gehien dituena. El Salvadorren 1992ko urtarrilaren 16an Bake Akordioak izenpetu ondoren egingo diren seigarren hauteskundeak izango dira. 

Giza-Eskubideen defendatzaileek mundu osoan pairatzen duten indarkeriaren eta heriotzaren zurrunbiloa salatu du EAJ-PNVk

 

Ana Oregi eta Iñigo Iturrate Hondurasera bidaiatuko dira Giza Eskubideei jarraipena egiteko helburuarekin Erdialdeko Amerikako herrialde horretara joango den euskal ordezkaritzarekin. Bizitza galtzeko mehatxuak jaso zituelako, Euskadin harrera eman zitzaion emakumearen egoera aztertuko dute bertan. “Ezin gara geldirik geratu gure konpromiso eta babes osoa behar duten gertakarien aurrean. Gure derrigorra da Giza Eskubideen defentsa eta babesa  eskatzea eta euskal erakundeak egiten ari diren lana ezagutzera ematea, krimen hauek geldiarazteko eta zigorrik gabe gera ez daitezen”

 

Ana Oregi eta Iñigo Iturrate izango dira Euskadin harrera eskaini zitzaion Giza Eskubideen aktibistaren egoeraren jarraipena egitera Hondurasera bidaiatuko den euskal ordezkaritzako kideetako bi -Giza Eskubideen defendatzaileak Babesteko programaren barruan-, desagertutako pertsonen familiekin bere herrialdean egiten zuen lanagatik jasaten zuen jazarpenagatik. Misioak emakume honen bueltatze fasea aztertuko du, gaur egun daukan arrisku maila egiaztatuko du eta gaur egun jazarriak diren pertsonei adieraziko die euskal erakundeen babesa eta elkartasuna. 

 

“Honduras moduko herrialdeetan Giza Eskubideak defendatzea garesti irten ohi da; hain garesti ezen kasu gehiegitan bizitzarekin ordaintzen baita. Krimen hauek, gehienetan, zigorrik gabe geratzen dira eta jazarpen, difamazio eta eraso fisikoen ondoren etorri ohi dira”. Are larriagoa da emakumeen egoera, salatu dute ordezkari jeltzaleek “emakumeak, indarkeriaren eta heriotzaren zurrunbilo honetan, kaltetuenak direlako, era guztietako erasoak pairatzen dituztelako, besteak beste abusu sexualak eta diskriminazioak”. Zentzu honetan, Euskaditik Giza Eskubideen defentsa eta babesa exijitzeko egiten den lana guztiz erabakigarria da, aktibisten kontra egiten den mehatxuaren intentsitatea arintzen  laguntzen duelako. “Eusko Jaurlaritzaren, Eusko Legebiltzarraren eta Giza Eskubideen erakundeen babesa daukate, eta horrek ere laguntzen du babesa ematen zaien pertsonen kontrako erasoak hain gogorrak izan ez daitezen. Erakundeen  aldetik eta esparru politikotik ematen den babes hori indartu nahi dugu inpunitate judizialarekin amaitzen laguntzeko. Urratzaile hauek ezin dute orain arte bezala zigorrik gabe jarraitu”. 

 

Hondurasen dauden bitartean, euskal ordezkariak giza eskubideen aldeko mugimenduetako ordezkariekin, nazioarteko erakundeekin,Honduraseko agintariekin eta diplomatikoekin elkarrizketatuko dira. “Eusko Jaurlaritzaren aldi baterako babesa emateko daukan programa emango dugu ezagutzera eta prebentzio,laguntza eta babes mekanismoak indartzea eskatuko dugu”. Front Line Defenders erakundeak  Latinoamerikako errepresio eta hertsapenaren inguruan egin duen azken txostenaren arabera, Giza Eskubideen aldeko borrokak, 2018an, 321 defendatzaileren bizia eraman zuen, Honduras delarik kasu gehien ematen den herrialdea. “Bizitza da  pertsona hauek guztiak  denoi dagokigun gauza bat egiteagatik, oinarrizko eskubideak defendatzeagatik, ordaintzen duten prezioa”

 

EL SALVADORGO HAUTESKUNDEAK

Honduraseko egonaldia amaitutakoan, Oregi eta Iturrate El Salvadorrera bidaiatuko dira 2019ko otsailaren 3an egingo diren hauteskunde presidentzialetan  begirale gisa jardutera. Inkesta guztien arabera, Nayib Bukele hiriburuko alkate ohia da hauteskundeak irabazteko eta azken hogeita hamar urteotan herrialdea gobernatu duen bipartidismoa hausteko aukera gehien dituena. El Salvadorren 1992ko urtarrilaren 16an Bake Akordioak izenpetu ondoren egingo diren seigarren hauteskundeak izango dira. 

 

Vitoria-Gasteizen,2019ko urtarrilaren 26an

 

 

EAJ-PNV denuncia la espiral de violencia y muerte que sufren en el mundo los defensores de los Derechos Humanos

 

Ana Oregi e Iñigo Iturrate participan en la delegación vasca de seguimiento de los Derechos Humanos en Honduras; analizarán la situación de una mujer que fue acogida en Euskadi por sufrir en su país amenazas contra su vida. “No podemos quedarnos parados ante unos hechos que exigen todo nuestro compromiso y apoyo. Es nuestro deber exigir la defensa y protección de los Derechos Humanos y difundir el trabajo que las instituciones vascas realizan para que estos crímenes cesen y no queden impunes”

 

Ana Oregi e Iñigo Iturrate forman parte de la delegación vasca que hoy inicia un viaje a Honduras para realizar un seguimiento de la situación de una activista de Derechos Humanos que fue acogida en Euskadi - dentro del programa de Protección de personas defensoras de Derechos Humanos- debido al acoso que padecía en su país por su trabajo con las familias de personas desaparecidas. La misión analizará la fase de retorno de esta mujer, comprobará el nivel actual de riesgo que tiene y trasladará, a todas aquellas personas que hoy están siendo perseguidas, el apoyo y la solidaridad de las instituciones vascas. 

 

“Defender los Derechos Humanos en países como Honduras sale caro; tan caro, que en demasiados casos se paga con la vida. Son crímenes que en su mayoría quedan impunes y que son precedidos por el acoso, la difamación y los ataques físicos”. Con el agravante de género, denuncian los representantes jeltzales, ya que “las mujeres, en esta espiral de violencia y muerte, se convierten en las principales damnificadas sufriendo todo de tipo de hostigamientos, abusos sexuales y discriminaciones”. En este sentido, el trabajo que desde Euskadi se realiza para exigir la defensa y protección de los Derechos Humanos se presenta como determinante, ya que ayuda a que la amenaza que pesa sobre los y las activistas baje de intensidad. “Tienen el apoyo del Gobierno Vasco, el Parlamento Vasco y las organizaciones de Derechos Humanos, y esto contribuye a que las agresiones contra las personas acogidas sean de menor intensidad. Queremos fortalecer este apoyo institucional y político para ayudar a terminar con la impunidad judicial. Los perpetradores de estas vulneraciones no pueden seguir actuando sin consecuencias”. 

 

Durante la estancia en Honduras, la delegación vasca mantendrá diversos encuentros con movimientos de derechos humanos, organizaciones internacionales, autoridades hondureñas y cuerpo diplomático. “Difundiremos el programa de Protección temporal del Gobierno Vasco y pediremos que se refuercen los mecanismos de prevención, acompañamiento y protección”. Según el último informe de Front Line Defenders sobre la represión y coacción en Latinoamérica, la lucha por el cumplimiento de los Derechos Humanos se cobró la vida en 2018 de 321 defensores y defensoras, siendo Honduras uno de los países que aglutina un mayor número de casos. “La vida es el precio que todas estas personas pagan por defender algo que nos concierne a todos y todas: la defensa de los derechos fundamentales”

 

ELECCIONES EL SALVADOR

Finalizada la estancia en Honduras, Oregi e Iturrate se desplazarán a El Salvador para observar las elecciones presidenciales del 3 de febrero de 2019, en las que según todas las encuestas el exalcalde capitalino Nayib Bukele sería favorito para ganar los comicios y romper con el bipartidismo que ha regido el país en los últimos treinta años. Son los sextos comicios desde la firma de los Acuerdos de Paz del 16 de enero de 1992.

 

Vitoria-Gasteiz, 26 de enero de 2019