Prentsa Aretoa
2018/11/29
PPk ez ditu salatu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariak jasandako mehatxuak, Skolae programa abiatzeagatik
EAJ-PNVk salatu egin du PPk uko egin izana Eusko Legebiltzarrak adierazpen instituzional bat onartzeari. Testuaren helburua zen Solana kontseilariari babesa adieraztea eta Skolae ekimenak berdintasunaren alde egindako lana aitortzea
Eusko Legebiltzarrak ezin izan du adierazpen instituzional bat onartu Nafarroako Gobernuaren Skolae hezkidetza programa babesteko, PPk uko egin diolako. Adierazpenaren helburua zen, horrekin batera, María Solana Hezkuntza sailburuak jasaten diharduen hiltzeko mehatxuak baztertzea eta salatzea. Mehatxuak pairatu ditu, programa hori abian jartzeagatik. PP izan da testua sinatzeari uko egin dion bakarra. Testuak, gainera, salatu egin nahi zituen Huarten aniztasunaren aldeko mural baten aurka egindako erasoak.
EAJ-PNVk PPren jarrera salatu du. “Balio demokratikoen alde egin beharrean, iraganean lotuta jarraitzen du. Berdintasuna, errespetua, aniztasuna eta bizikidetza, horiek guztiak dira gure hezkuntza sistemarako eta bizitzarako printzipioak. Defendatu egiten ditugu eta gobernatzen dugun erakundeetan praktikan jartzen ditugu. Hemen, eta baita Nafarroan ere, Skolae programaren bidez. Baina, zoritxarrez, argi dago alderdi politiko batzuei ez diela batere axola aniztasuna, askatasuna edo berdintasuna. Eskumak pentsamendu bakarrean eta uniformatzailean jarraitzen du”.
Alderdi jeltzaleak balioan jarri du Uxue Barkos buru duen Gobernuko Hezkuntza Sailak egindako lana, eskoletan hezkidetza programa aitzindaria abiatzeko. Skolaeren helburua da gizon eta emakumeen berdintasunean oinarritutako formakuntza. “Adin txikietatik hasita errespetua, berdintasuna eta aniztasuna sustatzea funtsezkoa da, gizarte justuago eta berdinkoiago bat eraikiko badugu. Skolae bezalako programan ezinbestekoak eta beharrezkoak dira”. Legebiltzar-taldeak elkartasuna eta babesa adierazi dizkio María Solana kontseilariari, ekimena abiatzeagatik jasandako hiltzeko mehatxuak direla eta. “Pertsona batek berdintasunaren eta kalitatezko hezkuntzaren alde lan egiteagatik bizkarzaina izatea ez da onargarria. Eta halaxe dabil ekainetik, irain eta erasoetatik babesteko. Gure elkartasun osoa berarekin eta harekin lanean dagoen talde osoarekin, txalotu egiten dugu ekimena eta uste dugu jarraitu beharreko eredua dela”.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15