Prentsa Aretoa
2018/11/06
Josune Gorospe: “Gure asmoa da aurrekontuak onartzea Euskadiri egonkortasuna emango diotelako, baina ezinbestekoa da taldeek beren proposamenak egokitzea”
EAJ-PNVren legebiltzar taldeko legebiltzarkideak sarreren eta irteeren kudeaketa eraginkorrak daukan garrantzia azpimarratu du, aurrekontu errealista eta bideragarria aurkeztera begira. “Zorroztasunez eta erantzukizunez jokatu behar dugu garai latzak datozenerako. Orain, daukagula, kontuak ondo eraman ditzagun”
Aurrekontuen negoziaketarako markoa irekita dago jada, eta gaur bertan Eusko Jaurlaritzako sailburu jaun-andreek legebiltzarreko batzordean eman dute beren sailetako kontu publikoen xehetasunen berri. EAJ-PNVren aburuz, Pedro Azpiazu sailburuak gaurko bilkuran aldeztu duen aurrekontu proiektua ona da hiritarrentzat “gastu soziala eta inbertsio publikoa indartzen dituelako, jarduera ekonomikoa eta enplegua bultzatzen dituelako eta garai latzak datozenerako prestatzen gaituelako”.
Aurrekontu hauek onartu nahi ditugu, esan du Josune Gorospek, Euskadiren egonkortasunerako aurrekontuak luzatzea baino aukera hobea delako. Hortik datorkigu, azpimarratu du, akordio hauek lantzeko daukagun helburu irmoa,euskal gizarte osoarentzat onuragarriak izango diren aurrekontuak lortzekoa. “Legebiltzar talde guztiekin negoziatzeko prest gaude, ez dugu eragozpenik jartzen akordioak onak direla uste dugulako.Jaurlaritzak erabateko autonomia dauka negoziaketa horiei ekin ahal izateko”. Baina akordio batetara iritsi ahal izateko, ohartarazi du, ezinbesteko dugu taldeek beren proposamenak onartutako aurrekontu markora egokitzea eta eskuduntza markoa errespetatzea, eta horretan kale egiten ari dira EH Bildu eta Elkarrekin Podemos taldeak.
Horregatik guztiagatik, Gorospek berretsi du talde guztiei egin dien eskaria, erantzukizunez eta errealismoz jokatzea, alegia, kontu hauek hobekuntza nabarmena dakartelako aurreko ekitaldiarekin alderatuta; gastatzeko ahalmen handiagoa dago (371 milioi, %3,6ko igoera) eta kontuak sozialak dira nagusiki (aurrekontuaren % 77,9 gastu sozialera bideratuta). “Emaitzak lortzera bideratutako aurrekontuak dira; gizarte eta ekonomia aldetik iraunkorra eta jasangarria izango den garapenarekin zerikusia duten emaitzetara”.
EAJ-PNVren aburuz, arrazoiak soberan daude gizarte helburuetara, inbertsio publikoa lehengoratzera eta hiritarren arazoei irtenbideak ematera bideratuta dauden aurrekontuak babesteko. Aurrekontu hauek,Gorosperen hitzetan, lau herri erronka handiei erantzuten diete: erronka demografikoa, hezkuntzaren erronka, digitalizazioaren erronka eta nazioartekotzearen erronka;hori dena aurrekontuen egonkortasuna eta iraunkortasun finantzarioa errespetatzeko helburuan oinarrituta.
Legebiltzarkide jeltzaleak sarreren eta gastuen kudeaketa lan eraginkor eta arduratsuaren garrantzia azpimarratu du aurrekontuen proiektu bideragarri, errealista eta egingarria aurkeztera begira. “Egia da, diru-bilketari dagokionez, 2019rako aurreikuspenak oso onak direla, baina zuhurtziaz jokatu behar dugu, uztez urte hazten jarraituko dugulako uste okerrean erori gabe. Orain, daukagula, aurrez dezagun eta Gobernuaren zorra txikitzen saia gaitezen, garai latzak datozenerako”. Aurrekontuen zorroztasunak eta euskal gizarteak eginiko ahalegin ekonomikoek onura handiak ekarri ditu orain arte, gaineratu du. Besteak beste txirotasun tasa txikiagoak, bizitza itxaropen handiagoa, errentaren banaketaren ekitatea eta berrikuntza maila altuak.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15