Prentsa Aretoa

2018/10/28

Jone Berriozabal eta Iñaki Agirre jeltzaleak Argentinara doaz Euskal Aste Nazionalean parte hartzera

Argentinako euskal diasporak egingo duen urteko topaketarik handiena da; Eusko Jaurlaritzak 84 Euskal Etxe ditu aitortuta, herri horretan bakarrik. Horietako batek, Mar del Platako Denak Batek, 75 urte beteko ditu. Hori ospatzeko, herri horretan izango da jaia. “Aukera aparta herri horrekin lotura instituzionalak eta kulturalak sendotzeko”, diote

rss Ezagutzera eman
Jone Berriozabal eta Iñaki Agirre jeltzaleak Argentinara doaz Euskal Aste Nazionalean parte hartzera

ARGAZKIA JAITSI

Jone Berriozabal eta Iñaki Agirre legebiltzarkide jeltzaleak parte hartuko dute urriaren 29tik azaroaren 5era Argentinara bisita egingo duen euskal ordezkaritzan. Bertan, parte hartuko dute Mar del Platako udalerrian izango den “Euskal Aste Nazionalean”. Urteroko hitzordu handi horretan elkartzen da herrialde osotik iritsitako kolektibitate euskal-argentinarra. Edizio honetan, “Denok Bat” Euskal Etxean izango da jaia, haren 75. urteurrena dela eta.

Europako Gaien eta Kanpo Harremanen Legebiltzarreko Batzordeko kide gisa joango dira Berriozabal eta Agirre. Argentinara joango da, gainera, Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza bat, Iñigo Urkullu Lehendakaria buru duela.

Eusko legebiltzarkideek hainbat topaketa instituzional eta akademiko izango dituzte, eta bilerak euskal kolektibitateko ordezkariekin. Hilak 30ean, asteartearekin, Alberto Irigoyen Artetxe historialariari Honoris Causa doktore titulua emango diote, eta ekitaldian parte hartuko dute. Hurrengo goizean, hilak 31n, Javier Ederra Euskal Argentinar Elkarteen Federazioaren presidentearekin elkartuko dira. Eta, arratsaldez, Mar de Platako udalerrira iritsiko dira. Han Inmigrazioa eta Lanaren Kulturari buruzko dokumentala ikusiko dute, eta Gernikako Arbolari egingo zaion omenaldira bertaratuko dira. Hurrengo egunean, “2018ko Euskal Aste Nazionala” irekiko du Lehendakariak, eta han ere izango dira.

EAJ-PNVren parlamentariek goraipatu egin dute euskal diasporak egiten duen lana kulturari, tradizioari eta hizkuntzari eusteko. “Euskaditik milaka kilometrora egonda, funtsezko lana egiten dute euren jatorria eta identitatea gorde eta belaunaldi berriei helarazteko. Konpromiso sendoa dute Euskadirekin eta hori aitortu eta babestu beharra daukagu. Enbaxadore onak dira, gure balioak eta identitatea Munduan zabaltzen dute”. Biek gogoratu dute bertan izateak ahalbidetuko digula bi herrien arteko harreman instituzionalak eta kulturalak indartzen.

Argentina da Euskal Etxe gehien dituen herrialdea mundu osoan (84 daude bertan), eta baita euskal jatorriko argentinar gehien dituen herrialdea ere. XIX. mende amaieran eta XX. hasieran etorkin asko jaso zituen; euskaldun asko hara joan ziren baita ere espainiar Gerra Zibilean eta frankismoaren lehen urteetan. Kalkulatzen dute argentinar herriaren %10 euskaldunen ondorengoa dela.