Prentsa Aretoa
2018/10/26
Legebiltzarrak adituen esku utzi du euskal autogobernua eguneratzeko testu artikulatua egitea
Adituek zortzi hileko epea dute zirriborro bat idazteko, Legebiltzarreko ponentziak onartutako oinarri eta printzipioekin bat etorriko dena. Gainera, “loturak” bilatuko dituzte gainontzeko taldeen boto partikularrekin, orain arteko adostasuna zabaltzea posible egiteko
Eusko Legebiltzarrak autogobernu ponentziak izendatutako bost adituen taldeari mandatua eman dio gaur, ostirala, Euskadirentzat estatus berrirako testu artikulatua idatzi dezan. Taldea jaso dute Legebiltzarrean Bakartxo Tejeria presidenteak, Jone Berriozabal ponentziako koordinatzaile jeltzaleak, Mahaiko gainontzeko kideek eta legebiltzar-taldeetako ordezkariek. Adituak lege proposamen bat idazten saiatuko dira, gero talde parlamentario batek edo hainbatek bere egin beharko dutena, Legebiltzarrean tramitatze aldera.
Ponentziak aditu taldeari emandako agindua da Gernikako Estatutua erreformatzeko zirriborroak bat etorri beharko duela Ponentziak berak onartutako oinarri eta printzipioekin. Hala ere, oinarri horiek errespetatuta eta mantenduta, adituek “loturak” bilatu ahal izango dituzte gainontzeko taldeen boto partikularrekin, dagoeneko lortutako adostasunak zabaltzea ahalbidetzeko asmoz.
Izendatutako adituak dira Mikel Legarda (EAJ-PNV), Iñigo Urrutia (EH Bildu), Arantxa Elizondo (Elkarrekin Podemos), Alberto López Basaguren (PSE-EE) eta Jaime Ignacio del Burgo (PP). Beren lanean konfidentzialtasunez jokatzeko konpromisoa hartu beharko dute guztiek. Hori dela eta, behin euskal Ganberak mandatua emanda, adituak Eusko Legebiltzarreko zerbitzu juridikoekin elkartu dira, datozen zortzi hileetarako lan-ildoak definitze aldera.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15