Prentsa Aretoa
2018/09/27
Aitor Urrutia: “Aktibo nagusitzat langileak dituen enpresa eredu berri baterako oinarriak jartzen ari gara Euskadin”
Ganberako bost taldeek bat egin dute ekimen batean, enpresa eredu inklusibo-partehartzailearen aldekoa, zeinak langileak kontuan izango baitituen erabakiak hartzeko. Esparru hori lau printzipio handitan oinarrituko da: kooperazio-kultura eta pertsonekiko kezka, langileen partehartzea enpresen kudeaketan eta emaitzan, hazkunde iraunkorrerako estrategiak, eta komunitatearen premiak artatzea
Eusko Legebiltzarrean ohikoa ez bezala, aho batez, talde guztiek Legez Besteko Proposamen bat sinatu dute. Testuak enpresa-eredu berri baten alde egiten du, inklusiboagoa eta partehartzaileagoa, pertsona duena enpresa-jardueraren ardatz. Aitor Urrutia legebiltzarkideak balioan jarri du ezohiko guztien adostasuna, are gehiago, ekimenak aldaketa erabakigarria dakarrenean lan- eta enpresa-harremanetan. “Enpresa eredu berritzaile batetaz dihardugu, partehartzaileagoa, enpresei ahalbidetuko diena etorkizuneko erronka eta premiei ausart eta fidagarritasunez erantzuten. Enpresa sortzeko orduan bakoitzak duen askatasuna errespetatuta, oinarri batzuk proposatzen ditugu eredu sozialki justuago baterako, herrian erabat sustraituta egongo dena. Eredu horrek epe motz-ertainean lagundu dezake Euskaditik erantzuten etorkizuneko lanpostuekin zerikusia duten galderei”.
Urrutiak adierazi duenez, langileak dira “enpresen martxa onerako eta lehiakortasunerako funtsezko motorra. Ezagutza, kreatibitatea, inteligentzia eta taldean lan egiteko gaitasuna dakarte. Pertsona izango da enpresa proiektuaren ardatza”. Paradigma berriaren aurrean gaude, non eragile guztien elkarlanak eta inplikazioak proiektu partekatu batean lekua hartuko baituten, eta ordezkatu egingo dituzte beste bide batzuk, borroka eta konfrontazioa bezalakoak, defendatu du ordezkari jeltzaleak.
Talde guztiek babestutako proposamenaren jatorria Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartearen gogoetan dago, duela urtebete Legebiltzarrean egindako agerraldian partekatutako gogoetan, hain zuzen ere. Proposamenak euskal enpresa guztietara eraman nahi ditu kooperatibismoaren balioak eta printzipioak. Talde guztiek bere egin dute ideia, eta ondorioz, ehun produktibo berri humanistagoa sustatuko da. “Enpresa-eredu inklusiboago eta partehartzaileagoaz dihardugu, lau ardatzetan oinarrituta: batetik, kooperazio-kultura eta pertsonekiko kezka; bigarrenik, langileen partehartzea enpresen kudeaketan eta emaitzan; hirugarrenik, hazkunde jasangarrirako estrategiak; eta azkenik, komunitatearen premiei arreta jartzea. Paradigma aldaketa horrek konpromisoa eta inplikazioa beharko du erakunde publikoen, enpresen, komiteen eta eragile sozial eta sindikalen aldetik”, adierazi du Urrutiak, eta ziur agertu da printzipio horiek aplikatuta beharrezko tresnak izango ditugula etorkizuneko erronkei aurre egiteko.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15