Prentsa Aretoa

2018/07/19

EAJ-PNVk konfiantza osoa du Osasun sailaren, Osakidetzaren eta IVAPen jardueran eta konpromisoan, 2016-2017 EPEa bermez amaitzeko

Kerman Orbegozo legebiltzarkideak baieztatu du prozesua ebazten ari dela gardentasun eta zorroztasun balioak zainduz, oposizioko pertsonak errespetatuz eta errugabetasun-presuntzioa defendatuz

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

  • “Konfiantza osoa dugu Jon Darpon sailburuarengan eta azkeneraino iristeko duen konpromisoan”
  • “Justua da aitortzea zer nolako ahalegina egin beharra dagoen tamainako oposizioa antolatzeko: 96.000 pertsona aurkeztu dira 3.335 lanpostu betetzeko”
  • “Beharrezko neurri guztiak hartu ditu, eta asmoa argia da: azkeneraino iristea, bermez iristea eta etorkizunean prozesuak hobetzea”

Osasun arloko bozeramaile jeltzaleak esker hitzak izan ditu Osakidetzako arduradun eta langile guztientzat, Euskal Osasun Zerbitzuaren historiako EPE handienetako baten diseinuan izan duten “konpromisoa, ahalegina eta arduragatik”. “96.000 pertsona aurkeztu dira oposizioan, 3.335 lanpostu betetzeko. Justua da aitortzea egindako ahalegina hori guztia antolatzeko, planifikatzeko eta aurrera eramateko. Badakigu Jon Darpon Osasun sailburuaren konpromisoa, baita bere Sailarena eta Osakidetzarena ere, konpromiso irmoa eta benetakoa dela. Eta badakigu hasiera-hasieratik gardentasunez eta berme guztiez jardun dutela. Konfiantza osoa dugu Jon Darpon sailburuarengan, eta bere lana babesten dugu”. Gaineratu duenez, gertatutakoa argitu eta aukera berdintasuna bermatu beharra dago, eta hori hala izateko interes handiena dutenak dira, hain zuzen ere, epaimahaikideekin eta oposizioan parte hartzen duten pertsonekin batera, Osasun Saila eta Osakidetza.

Hori dela eta, proba batzuetan irregulartasunak egon zitezkeela jakin zuen unetik, gertatutakoa argitzeko jarduerak “azkarrak, zorrotzak eta gardenak” izan dira, betiere prozesuan parte hartu duten pertsonen eskubide guztiak zainduz. “Sortutako zalantzen aurrean, lehen informazioak agertu bezain pronto, beharrezko neurriak hartu dira, eskura dauden baliabide guztiekin. Eta asmo argi batez: amaiera arte bermez iristea”. 

Osasun Saileko, Osakidetzako eta IVAPeko arduradun nagusiek agerraldia egin dute Eusko Legebiltzarrean, EPEan aurrera eramandako prozesuaren berri emateko, eta hasieratik hona egindako jarduera guztien berri emateko.

Gaurko agerraldian emandako azalpen zehatzak entzun eta gero, Orbegozok galdetu du ea azalpen horiek baliogarriak izan diren; izan ere, erruduntasun-zigorra eta epaia aldez aurretik idatzita zeukatelako talde batzuek. Horrela, susmoak proba bihurtzen dira eta zuzenbide estatu bateko oinarrizko printzipio bati muzin egin diote: errugabetasun-presuntzioa. Ohartarazi du frogetan eta ebidentzia objektiboetan oinarrituta jardun beharra dagoela, eta errugabetasun-presuntzioko printzipioa errespetatuta. “Frogaren karga leporatzen duenari dagokio; errugabetasun-presuntzioarekin batera, oinarrizko printzipioa da edozein zuzenbide estatutan”.

Azkenik, EAJ-PNVko ordezkariak oposizioko taldeak animatu ditu EPEren inguruan egindako hausnarketa-prozesuan parte hartzera, beti ere jarrera konstruktibo batetik, “etorkizunean prozesuak hobetzeko eta gertaera hauek berriro ez gertatzeko”.