Prentsa Aretoa
2018/06/28
EAJ-PNVk eta PSE-EEk atzeratu egin dute Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentari buruzko eztabaida, oposizioak eskatuta, akordioari bide emateko
Euzko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeek, oposizioak proposatuta, atzeratu egin dute Diru-Sarrerak bermatzeko eta Inklusiorako lege proposamenaren aintzat hartzea. Bi taldeek borondatea erakutsi dute gizarte babeserako euskal sistemari buruzko adostasunak zabaltzeko
Taldeek erabaki hori hartu dute, oposizioko alderdi batzuek akordiorako borondatea erakutsi dutela ikusirik. Azken talde horrek denbora gehiago eskatu du tramitazioa hasi aurretik zehaztasunetan sartzeko. Arauaren helburua da finkatzea eta zabaltzea, batetik, baliabide ekonomikoak izatea bizitzako oinarrizko premiei aurre egiteko, eta bestetik, lan- eta gizarte-aktibaziorako babes pertsonalizatuak jasotzeko eskubidea.
Lege proposamen gisa tramitatzeak balio zuen denborak arintzeko. Baina hala ere, bi taldeek balioan jarri dute oposizioko alderdiek ere hasierako proposamena hobetzeko grina izatea, egin ditzaketen ekarpenen bidez. Hori dela eta, eztabaida atzeratzea ez da denbora galtzea, baizik eta aukera bat sistema indartzeko, beste errealitate batzuetara ere iristeko, baliabide gehiagoz, adin txikikoak eta pentsiodunak hobeto babestuz, kudeaketa eraginkorragoaz eta inklusiorako mekanismoak hobetuz.
Taldeen ustez, Diru-Sarrerak Bermatzeko eta Inklusiorako Legerako proposamenak izugarrizko garrantzia du euskal gizartearentzat. Hori dela eta, ulermenerako eta akordiorako espazioak bilatu beharra dago. Adierazi dutenez, epea luzatzeko eskariaren helburua da legea elkarlanaren ondorioz onartzea.
Bi taldeak maiz elkartu dira beste alderdiekin, gai honen inguruko borondatea ezagutzeko. Konpromiso zintzoa berretsi dute ekarpen guztiak aintzat hartzeko, eta dei egin dute arduraz, zorroztasunez eta seriotasunez jokatzeko, ahalik eta erreformarik onena adostu, negoziatu eta ixte aldera, herritar guztien elkartasuna nahi dutenentzat onena izango dena.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15