Prentsa Aretoa

2018/06/15

Amaia Arregi Legebiltzarraren ordezkaritzarekin joan da Kolonbiara, hauteskunde presidentzialak jarraitzera

Legebiltzarkide jeltzaleak nabarmendu du hauteskunde hauek Andeetako herriarentzat, izan ere, “bake giroan izango dira estreinakoz, berrogeita hamar urteko gatazkaren ondoren”

rss Ezagutzera eman
Amaia Arregi Legebiltzarraren ordezkaritzarekin joan da Kolonbiara, hauteskunde presidentzialak jarraitzera

ARGAZKIA JAITSI

Eusko Legebiltzarraren ordezkari bat ostiral honetan iritsiko da Bogotara, ekainaren 17an, igandearekin, Kolonbian izango diren hauteskunde presidentzialen emaitzak jarraitzeko. Ordezkaritza horren kide da Amaia Arregi. “Gertutik jarraitu dugu bertako egoera politikoa, eta batez ere, bake prozesua, 2016an Gobernuak eta disolbatutako Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileak (FARC) sinatutakoa. Euskadi eta Kolonbiaren artean harreman estua dago, eta benetan eskertzen dugu jasotako gonbidapena momentu erabakior honetan beraiekin egoteko”.

Arregik nabarmendu du lehen hauteskundeak direla normaltasun- eta bake-egoeran, eta EAJ-PNVren izenean babesa adierazi dio kolonbiar herri osoari. “Konprometituta gaude bakearekin, demokraziarekin eta berraskidatzearekin. Badakigu igandeak herri honek hautetsontziekin duen hitzordua garrantzitsua dela.  

Bogotako eskualdeko Hauteskunde Ikuskaritzako Misioak (gaztelaniaz, MOE) gonbidatu du ordezkaritza parlamentarioa. Kolonbiako gizarte zibileko erakunde-plataforma bat da, herritarren eskubide zibil eta politikoen ariketa sustatzen duena.

Bestalde, EAJ-PNVko eurodiputatu Izaskun Bilbao Barandica izango da baita Kolonbiara hango hauteskunde presentzialen jarraipena egiteko Europako ganberatik bidaiatuko den ordezkaritzako buru.

Datorren igandean, hilak 17, Bogotako hainbat hautesleku bisitatuko dituzte, eta MOEren egoitza nazionalean jarraituko dute azken kontaketa, Twusaquillo udalerrian.

Juan Manuel Santosen ondorengoa hautatuko dute kolonbiarrek. Bigarren itzulian lehiatuko dira Iván Duque eta Gustavo Petro, Centro Democrático eta Colombia Humana alderdietakoak, hurrenez hurren.